Agiriak

Dion Casio: Kleopatra (202)

Gu, zalantzarik gabe erromatarrak izanik eta dagoen lurralderik handiena eta onena gobernaturik, horrela mespretxatuak izatea eta emakume egiptoar baten oinetara makurturik egotea, gure gurasoek merezi ez duten kontu bat da, inondik ere.

Gehiago irakurri...

Rufo Festo Avieno (360 aldera): Abila etaKalpe.

Itsasadar mehar batek, antzina Herma izena zuenak edo “Herkulesen bidea” ere esaten ziotenak, bi aldeak bereizten ditu. Euktemon Anfipolisko herritarrak dioenez, luzean ez da ehun eta zortzi milia, eta bi bazterrak hiru miliatara daude. Hor…


Valerio Maximo (I. mendea): Tiberio eta Kornelia (k.a. 172).

Tiberio Grakoren etxean, bi suge aurkitu zituzten, bata arra eta bestea emea. Tiberiok, haiek hartu eta aruspizeetara joan zen kontsultatzera; haiek esan zioten arrari ihes egiten uzten bazion emaztea berehala hilko zela; aldiz, emeak ihes…


Suetonio: Germaniko (II. mendea)

Gauza jakin-jakina da Germaniko bertute fisiko eta espiritual guztiekin jaio zela, inor baino bertute hobeekin: normaletik kanpoko edertasuna eta indarra, ezohiko dohainak bi elokuentzia eta kultura motetarako —greziarra eta latindarra—, borondate berezikoa, prestasun miresgarrikoa eta…


Katulo: Lesbia (k.a. 60).

Lesbia ederra da. Ez da bakarrik orotan oro baino ederragoa; gainera emakume orori lapurtu zion xarma oro ere.


Lukano: Kleopatra (64)

Kleopatra, lotsagabea Erromaren zorigaitzerako. Bere sistroarekin, dardararazi egin zuen, hori posible baldin bada, Kapitolioa, eta erromatar bereizgarriei eraso zien gerrazaletasunik batere ez duten kanopoekin, Farosen garaipena ospatzeko uste sendoz Zesar preso hartuta; eta Leukadako golkoan,zalantzaren…


Marco Tulio Zizeronen hitzak (k.a. I. mendea).

Garrantzi handikoa da norberak egunero etxean gurasoei eta irakasleei entzuten dien hizkuntza. […] Amaren kezka dela medio, Gaio Grako haurretatik hezi zuten arretaz, eta greziar literaturari buruz ikasi zuen; lehenbizitik izan zituen irakasle bikainak; besteren…


Katon (k.a. 195)

Zer ohitura klase da jendaurrean ibili eta kaleak inbaditze hori eta besteren gizonei ekitea? Ezin zenuten hori bera bakoitzak zeuen etxeetan zeuenari eskatu? Edo, bestela, zer zarete publikoan limurtzaileagoak pribatuan baino, eta arrotzarentzat gehiago zeuenentzat…


Julio Zesar (k.a. 51)

Galiak hiru alderdi ditu: batean belgikarrak daude, bestean akitaniarrak eta bestean beren burua zeltar izendatu eta guk galoak esaten diegunak. Denek ere beren hizkuntzak, ohiturak eta legeak dituzte.   Galoak Garona ibaiak bereizten ditu akitaniarretatik,…