Gogoetak

Eduard Meyerren hitzak (1895)

Trajanok kristauen gaineko bere dekretu ezagunean behin eta berriz dioenez, salaketa anonimoak ez dira inoiz ere aintzat hartu behar: nam et pessimi exempli nec nostri saeculi est (Plin., Epist., X, 97). Ez dago beste momenturik halako bizitasunez…

Gehiago irakurri...


Aurelio Bernardiren hitzak (1965)

Erromatar Inperioaren antolamendu politikoa erori zenean eta aldi berean hark antzinako munduaren luze-zabalean hedatutako erromatar-heleniar zibilizazioa gain behera etorri zenean, ondorio larriak izan ziren Gizateriaren historian. Gerokotasunean izugarri eragin du, halako moldez ezen, bata bestearen…


Erlantz Urtasun Antzanoren hitzak (2014): 410-8-24.

410eko abuztuaren 24an, Alariko, buruzagi godoa, Erroman sartu zen bere tropekin, eta hiru egunez arpilatu zuen. Hala, behintzat, herritar anitz hil zituzten, eta ondasun ugari ebatsi zizkieten. Inperioaren egiturak, berriz, hondaturik gelditu ziren; gehienbat, alderdi…


Erlantz Urtasun Antzano (k.o. 2014)

451. urteko ekainaren 20an, hau da, Antzin Aroa Erdi Arotik banatzen duen tarte luze, bihurri eta ilun hartan, gudu beldurgarri bat izan zen, non eta historikoki Katalauniako eta batzuetan Mauriaceko esaten dieten zelaietan; zelai horiek…