2.3 Grezia


EUPOLIS: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Ele ederretan ez du parekorik Periklesek zutitu eta hitza hartzen duenean, hamar oin onetatik, gure hizlari arruntei abantaila ateratzen die lasterkari on baten gisa. Ez bakarrik emankorra, horra gainera gogatzeko ahalmena bere ezpainetan bermaturik. Lilura…



TUZIDIDES: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Bake denboran, Perikles Estatuaren buruzagitzan egon zen bitartean, jakintasunez gobernatu eta segurtasunez zaindu zuen hura; eta haren agintaldian egon zen bere gorenean […]     Bere agintaritzari, adimenari eta osotasun agerikoari esker, herriari bere askatasuna…



HERODOTOREN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Ez dago ezer hain jakintza gabezia handia duenik, hain gauza kontrol gaberik, jendaila ezgauza bezalakorik. Dudarik gabe, jasanezina da tirano baten menderakuntza borondate gabea errefusatzea, eta pertsona doilor eta errespetugabe baten menderakuntza lotsagabean erortzea. Tiranoak,…


TUZIDIDES: PERICLESEN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Izpiritu abenturazaleak zenbait itsaso eta lurretara eraman gintuen; eta bazter guztietan utzi genuen atzean gure lagunei egindako ongiaren eta gure etsaiei eragindako minaren memoria betierekoa.


ESKILO: ANFIARAO (K.A. 467)

Ez dut bidezkoa naizelako itxurarik eman nahi, bidezkoa izan nahi dut, eta uzta bildu haren adimenetik; izan ere, haren pentsamendu nobleek fruitua ematen dute


TUZIDIDES: KORINTOARREK ESPARTARREI (K.A. 400)

Zuek bakarrik ez duzue deus egiten lehenengo momentuetan etsaiaren hedapena geldiarazteko; horren ordez, indarrak bikoiztu ditzan arte egoten zarete. […] Zuen izaeran dago beti ahal duzuena baino gutxiago egitea; ez fidatu zeuen juzguaz, zentzuduna izanik…


INSCRIPTIONES GRAECAE (K.A. 459)

Erekteida tribukoetatik, honako hauek hil ziren gerran Zipren, Egipton, Fenizian, Halieisen, Eginan, Megaran, urte berean.