2.2 Mesopotamia


Ekur (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa)

Ekur, lapis-lazuliaren etxandia, dardar egiten duen goi Egoitza, Zeinaren errepetuak eta beldurrak zerua bera ukitzen baitute, Zeinaren itzala herrialde osora hedatzen baita, Zeinaren goratasuna zeruaren bihotzeraino ere iristen baita. Non jaunek eta printzeek beren dohaintza…


Enlil (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa)

Enlil, zeinaren aginduak urrutiraino iristen baitira, hitz santuaren jabea da; erabaki aldaezinaren Jauna, patua betirako ezartzen duena; bere begiekin herrialdea ikuskatzen duen Hura. Zeinaren argi gorenak herrialde guztien bihotza arakatzen baitu; Enlil, Palio zuriaren azpian…


Shukallituda (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa).

Shukallitudak…, Ura erreketan isurtzen zuenean, Lurreko koadroetan barrena erretenak egiten zituenean, Sustraiekin tupust egiten zuen, sustrai horiek urratu egiten zuten bera. Haize haserretuek, berek dakarten guztiarekin, Mendietako hautsarekin, haren aurpegia jotzen zuten. Aurpegia… eta eskuak…,…



Nippur hiriko batzarra (k.a. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—, eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina— hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea. Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren, zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—, haren senar Lu-Inanna hil egin zela. Nin-dadak—Lu-Ninurtaren…