Agiriak


Shukallituda (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa).

Shukallitudak…, Ura erreketan isurtzen zuenean, Lurreko koadroetan barrena erretenak egiten zituenean, Sustraiekin tupust egiten zuen, sustrai horiek urratu egiten zuten bera. Haize haserretuek, berek dakarten guztiarekin, Mendietako hautsarekin, haren aurpegia jotzen zuten. Aurpegia… eta eskuak…,…



Nippur hiriko batzarra (k.a. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—, eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina— hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea. Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren, zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—, haren senar Lu-Inanna hil egin zela. Nin-dadak—Lu-Ninurtaren…