Gogoetak


Jose Ortega y Gasseten hitzak (1939).

Lotsagarria da esan beharra ez dagoela orri bat bera ere zorroztasun historikoz azaltzen diguna zer izan zen entziklopedismoa. Gaiari bete-betean heldu gabe, utz biezadate esaten funtsezkoa den guztia argi geldituko litzatekeela baldin eta lortuko bagenu…


Antonio Rodriguez Huescarren hitzak (1953).

D’Alemberten Entziklopediaren aintzinsolasa izango da, beharbada, XVIII. mendeko espirituaren obrarik adierazgarriena. Balio hori, bederen, ematen dio, sinbolikoki, garai oso baten asmoak pilatu eta sinesmenik sakonenen erakusgarri izan zen artelan erraldoiaren atarikoa izateak: hau da, frantziarren…


J.W. Smiten hitzak (k.o. 1970)

Iraultzak Herbehereetako zati batean bakarrik izan zuen arrakasta. Gustatuko litzaidake ahalmena izatea nederlandarren Iraultza izatez besteren artean, iraultza berritzailea, progresista eta sozietarioa izan zelako tesia defendatzeko. Baina merkataritzako klase burgesa, bere iraultza eginik ere, ahulegia…


Antonio Rodriguez (k.o. 1983)

Metodoaren diskurtsoa parekorik ez duen lana da filosofiaren historian. Lan horretan, gizon batek, Rene Descartesek, estilo lauan eta lagunartekoan, “bere bizitzako gauzak” kontatzen dizkigu. Laburtu daiteke, egia da, ia erabat bere pentsamenduak direla esanez, baina…


David Ogg (k.o. 1965)

Ilustrazio hitza erabiltzen denean, XVIII. mendeko Frantzian egon den mugimendu intelektual indartsuenari egiten zaio erreferentzia, gizartea irauli ez baizik eta hura hobetu asmo zuen mugimenduari.   Helburura iristeko batez ere hezkuntza hedatu beharra zegoenez, egokia…