Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

LOUIS RENOU (K.O. 1966)

Aspaldi bateko iraganaren parte osoki izatetik urruti, harako Egipto eta Babilonia distiratsu haiek bezala, Indiako abentura handitzen ari da geure begien aurrean.


M. RODRIGUEZ (K.O. 1683)

Doktrina irakasle batek, korrejidore bat aurrean zela, honela galdetu zion, maltzur, indio bati: “Esazu, nor da hobea, korrejidorea edo doktrina irakaslea?” Eta indioak, apur bat pentsatu eta: “Aita, denak zarete okerragoak”.


WERNER PLUSKAT ALEMANIAR KOMANDANTEA (K.O. 1944-6-6)

Artilleriako prismatikoak harriturik hartu nituen zerumuga, kontatzen dudan bezalaxe, klase orotako ontziz betea ikusi nuenean. Ezin nuen sinetsi. Ezinezkoa iruditzen zitzaidan hain flota handia inor ohartu gabe elkartu izana. Prismatikoak ondoan nuen soldaduari eman nizkion,…


ANTONIO RODRIGUEZ (K.O. 1983)

Metodoaren diskurtsoa parekorik ez duen lana da filosofiaren historian. Lan horretan, gizon batek, Rene Descartesek, estilo lauan eta lagunartekoan, “bere bizitzako gauzak” kontatzen dizkigu. Laburtu daiteke, egia da, ia erabat bere pentsamenduak direla esanez, baina…


DAVID OGG (K.O. 1965)

Ilustrazio hitza erabiltzen denean, XVIII. mendeko Frantzian egon den mugimendu intelektual indartsuenari egiten zaio erreferentzia, gizartea irauli ez baizik eta hura hobetu asmo zuen mugimenduari.   Helburura iristeko batez ere hezkuntza hedatu beharra zegoenez, egokia…


JACQUES SAVARY (K.O. 1675)

Munduan tokirik badago irabazirako aukerarik txikiena ageri duena, egon seguru genovarren bat aurkituko duzu hor.


BERTRAND DE BAR-SUR-AUBE (XIII. M.)

Bero dago eta euria egin du, belarra berde eta arrosadiak loratu. Hasi dira saltzaileak tratuan, ekarri dutena salduan. Eguzkia argitzen hasten denetik ilunabarrera arte, mundu guziak bere harat-honatean hiria betetzen du bizitasunez eta zereginez. Hiria…


JOHN GOWER (K.O. 1375)

Mundua gero eta okerrago doa; artzainek eta behizainek gehiago eskatzen dute beren lanagatik baile batek eskatzen zidana baino.   Nire garaian, langileek ez zuten gari-ogirik jaten. Babak edo zereal arruntagoak janez bazkatzen ziren, eta ura…


MAGNA CARTA (K.O. 1215)

Joanek, Jainkoaren graziaz Ingalaterrako erregea, Irlandako jauna, Normandiako eta Aktianiako dukea eta Anjouko kondea den honek, artzapezpikuei, apezpikuei, abadeei, kondeei, baroiei, epaileei, basozainei, sheriffei, probestuei, ministroei eta baile eta fededun guztiei, osasuna.   Jakizue, Jainkoaren…


BELISARIOREN GUTUNA TOTILARI (K.O. 547)

Hiri ospetsuak ohore emaile dira beren fundatzaileentzat, eta bere buruaz harro denak ez du etorkizunean aipatua izan nahiko horiek hondatu izanaren kausaz.   Hala, behintzat, munduko hirietan, Erroma da, zalantzarik gabe, handiena eta ospetsuena, belaunaldi…