Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

CARLOS SANTIAGO COLL RUIZEN HITZAK (2014-10-10)

Askatasuna eman al zitzaien Kubako esklaboei independentzia prozesua 1868ko urriaren 10ean hasi aurretik, hau da, honelako egun batez baina orain 146 urte?; galdera horren erantzuna baiezkoa da, baina nolako baldintzatan da kontua, Herrietako Udalek askatu…


AURELIO BERNARDIREN HITZAK (1965)

Erromatar Inperioaren antolamendu politikoa erori zenean eta aldi berean hark antzinako munduaren luze-zabalean hedatutako erromatar-heleniar zibilizazioa gain behera etorri zenean, ondorio larriak izan ziren Gizateriaren historian. Gerokotasunean izugarri eragin du, halako moldez ezen, bata bestearen…


SERGIO PURINEN HITZAK

Alaskako lurralde izoztuetatik Amazoniako oihan itzelera, Patagoniako basamortutik Antillako uharteetara, Andeetako goi-ordokietatik Mississippiko lautadetara, lurralde gutxi dago Ameriketako gizakiak okupatu ez duenik aldiren batean ez bada bestean. Asiatik etorritako migrazio-ondore beretik abiatuta, orain dela hogeita…




ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 1967-10-9

1967ko urriaren 9an, neurriz gaineko iraultzaile bat, Ernesto Guevara Che, guduan zauritua izan ondoren, Bolivian hil zuten. Silvio Rodriguez Dominguezek lerro batzuk idatzi zituen haren heriotzaz; ez dira abesti batean paratuak izan, baina bai argitaratuak,…


RUFO FESTO AVIENO (360 ALDERA): ABILA ETAKALPE

Itsasadar mehar batek, antzina Herma izena zuenak edo “Herkulesen bidea” ere esaten ziotenak, bi aldeak bereizten ditu. Euktemon Anfipolisko herritarrak dioenez, luzean ez da ehun eta zortzi milia, eta bi bazterrak hiru miliatara daude. Hor…


JACQUES DERRIDAREN HITZAK (1968)

Horra, betirako eta funtsean, zergatik duten testuek erabat galtzeko arriskua. Nork jakingo du, orduan, desagertuak daudela?


JOSE ORTEGA Y GASSETEN HITZAK (1939)

Lotsagarria da esan beharra ez dagoela orri bat bera ere zorroztasun historikoz azaltzen diguna zer izan zen entziklopedismoa. Gaiari bete-betean heldu gabe, utz biezadate esaten funtsezkoa den guztia argi geldituko litzatekeela baldin eta lortuko bagenu…


TUZIDIDES: PERICLESEN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Izpiritu abenturazaleak zenbait itsaso eta lurretara eraman gintuen; eta bazter guztietan utzi genuen atzean gure lagunei egindako ongiaren eta gure etsaiei eragindako minaren memoria betierekoa.