Eric Traonmilin

BISTAN DA!

“Pan!” Entzun nuen “Pan!” ozen hau, oraindik gaur egun hortaz oroitzen naizen aldi oroz, belarrietara etortzen zait. Eta ilunpean izan nintzen, sustut, eguerdi izanagatik ere! Bat-bateko gau iluna. Biziki gau iluna, argi izpirik gabe. Eta…

Gehiago irakurri...

GARAJE ATEKO DATILAK

Tupperware kutxaren gainean, euli multzoak arratsaldeko aire beroa dardararazten zuen eta gure hamabi urteko semeak ezetz erantzun zion gomitari, burua ezker eta eskuin mugituz. Gu hala ere, omandar zaharrak oparitzen zizkigun datilak, baietz erran eta…


ZELULA ELKARTEA

Zelula elkartea izanez, irauteko asmoekin, zelula jaio berriak sartzen, mitosiaren etekin, baita hilak galtzen ditut ere, plazerik handienekin. Hamaika kide ukanez gero, bai tokiko, bai etorkin, munduaren legeekin baino, hobe naiz helizeekin.   Nire zelula-kide…


ZURE PLAZERARENA

Zure plazeraren bila nabil, far bretoiaren sortzean, zerri mazelen jaki goxoa, amodio su eztian, sasoi barazki denekin luzaz gurituz burbuiletan, mugurdiak egunero bilduz desertaren prestaketan, arrainen larru ‘ta hezur kenduz, zartaginaren aurrean.   Zure plazeraren…


OLERKIETAKOAK

Olerkietako irribarre leun guztiak, olerkietako begi ezti-eztiak, olerkietako hanka arinak, olerkietako hatz abilak, olerkietako bihotzak, dituzu zureak, irri egiteko prest, niri so egiteko prest, nirekin hor dantzatzeko prest, eskua zurean hartzeko prest bihotz-bihotzez ni maitatzeko…


HAREN AMA

Haren ama deitzen du, olatu gainean, ahots leunez otoiztuz, sentipenen baltsan.   Haren ama deitzen du, makila eskuan, tontorrera iritsiz, izerdi patsetan.   Haren ama deitzen du, erdi lokartzean, plazeretik askatuz, orain ametsetan.    …



CABO LEDO

Gaur arratsaldean, emaztea eta biak kontzertu batera joan gara, Angelura, ezagutzen ez genuen eliza txiki batera. Han, musikari bikote batek jo du eta koru amatur batek kantatu. Musikari bikoteak hamar bat zati klasiko labur jo…


SUA! SUA!

“Sua! Sua!” Gaueko bi eta erdietan, jauzian jaiki ginen, gaueko “toolpusher”-en Cajun ahots minkorrak iratzarriak. Tarrapataka, zerbitzu enpresen logelan ginen zortzi langileak, gure pijametan edo pijama gisa jantzia genuenarekin, lasterka pasabidera atera ginen. “Toolpusher”-a putzua…


KRUGER-EN ONDOTIK

Kamioi bat gure aldera zetorren, beste norabidean, iparraldera, guregandik aski urrun. Eskuinean zen eta normala zen, Hego Afrikan izanez. Kilometro batzuk aurrerago ikusten genuen errepidea, aldapa leun batean behera zihoana. Bi ibilgailu baizik ez ziren…