Mikel Romeo Ruiz

MISERIAREN HIRIAN

Miseriaren mamua dabil  hiri honetan jostari,  ume galduen begietan  batera itxaropenarekin.  Miseriaren mamua baita  entzun, dutenen ahoetan,  beren mundu txukun garbia  itxusten dutenen kontra.  Eta miseriaren mamua  indiferentziaren oihuan,  egoera aldatzen ez duten  itxu konformisten…

Gehiago irakurri...

BERRIRO NI

Soinuak buruan, neuronen munduan, saltoka eta dantzan, bideberri ahaztuan.   Zentzumenak berpizten, nire gorputza harritzen, aintzinakoak zaharberritzen nintzena naiz sentitzen.   Aitzina ikusaraziz, gibela sentiaraziz, nintzena banaizela berriro ere ikasiz.


Nor / Zer naiz?

Nor naizen, laisterka nabil  erantzuna ezin eutsi, atmosferan naiz desegin nire arima zatiturik.   Ginen, gara, izanen gara? Itxura edo egia,  besteek esan edo guk pentsa ezinjakintasunaren jokoa.    Nor naizen badakit ni neu ezin…


Lumai

Erori ziren, haize gaixtoak eraman zituen.   Lurrera jauziz desagertu ziren, ilunan eroriz   desagertuta, ezin ibiliz, ametsa urratuta.   Babesik ez, hotzak hartuta herioaren hortzez.   Ezereza desagertzez birjaiotza,   atera ziren, gorputza osatu…


Olerkiak

Orlegi, orlegi, kanta zazu  azken koplak, ta guk entzun  bihar arte, ene lagun  ikusiko gara, bai, hurrengon.  Agur, agur, hosto biziak  izkutatzen doaz piztiak  izango ote da egunsentia  azkenekoa, zaharregia.  Aterako da txuria  zuhaitz biluz…


Nekea

Nekea,  ez da ikusten bidea,  nora noa?  Aurrera?  Atzera?  ezin jakin, ordea.  Helmugarik gabe,  galduta berriz ere,  nondik atera?  Non ote da bidea?  Naizena ez naizela,  ez naizena naizela,  ezin ikusi bidea.  Nekea,  etorkizunak, zer…


Itzala

Esnatu!  Galduta nabil  labirinto honetan  Eta ezin jakin  nola atera benetan.  Tartetan  bidea aurkitzen dudala,  ibiltzen hasi eta berehala  oinak urratu zaizkidala  konturatzen naiz bapatean.  Herbestean,  izan nintzena galduta,  nire izena ezin aurkituta,  gogoa jada…


Hotza berriz

Beste olerki hutsa. Kalera noa, hotza berriz, noiz amaituko ote da? Batek daki. Hodeien iluntasunak ez digu uzten udaberriko kolorea somatzen. Hotza berriz. Euria ari du, egunerokoa, euritako eta beroki beltz batekin habiatzen naiz kalera,…


Denboraren pasa

Bada, hotza itzuli da, urtea pasa da. hain azkarra al da denbora? Sabelan gosea, buruan etxea, gorputzak nahi du beroa, zahartu al gara, jada? Hotza bueltan da, udazkenean murgilduta badoa uda, umearoa ahaztu al da?…