HITZ SOLAS

3- Izarrekin dantzan

Ikustezina den mundu hartara,  liburu on bat dastatuz, sortutako ametsetan, desio neurtu eta urrietan  bizi garen honetan, bidai ezinbesteko bat da.


Ezizenak lapurtarren artean

Euskaldunok beti izan gara ezizenak edo goitizenak jartzeko zale. Hori dela eta, zazpi herrialdeetan ohikoa izan da herri bateko zein bestekoak ezizen batez ezagutzea. Gaur egun ere horrela da. Lapurdin gauza bera gertatzen da, jakina,…


Garat Jaun erretora

Baxe Nafarroan, beste leku askotan bezala elizak presentzia handia ukan du. Belaunaldiz belaunaldi fededunen kopurua ainitzez ttipitu bada ere, harrituko zintaizkete ikustea zenbat jende elizara joaiten den oraindik. Zahar eta gazte. Pertsonalki ez dut iñoiz…


2 – Izarrekin dantzan

Atsekabetasunean itotzen naiz, bilatzen jarraitzen dut bizitzarekin mozkortu nahian beteko nauen zerbaiten bila barreneko putzuetan igerian irakatsiko didana beldurra zer den ahaztuz noa sentitzearen mundutik urruntzen mundu berriak eraikiz kontraesanak elikatuz nire nahiak momentuan asetzen…


Beltza

Nola mundu bat kolore gabea Heriotzarat joan behar halako bizia Sua gorria,itsaso urdina Laino xuria,mendia berdea Arrosa lorea,iduzki horia. Bainan gorri,urdin,xuri, Berde,arros ,hori. Bihotzez esana:nahasmena nahigabea. Dena beltz!Oro beltz! Beltza,beltza belta… Itsuen zoria,hilen bizia, Apezen…


Bittor Iturria saratar pilotariaren patu beltza

Ongitxo dakigu zer ekarri zuten 1914ko eta 1939ko bi gerla handiek Iparraldeko euskaldunentzat. Mutil gazteak frantses armadara deitu eta urruneko gerla-tokietara igorri zituzten. Horietako ainitz, ahal izan zuten guztiak, Hegoaldera igaro ziren desertore gisa, eta…


Etienne Buhamia

Bazen nire haurtzaroan pertsonai bat merezi duena nik uste zutabe honen izen burua. Gizon handi eta argala zen. Ez genuen askotan ikusten Armendaritzeko bazterretan nahiz eta iduriz Laharraga etxearen ondoan bizitzen zen. Igandeko meza ondoren…


1- Izarrekin dantzan

Sutondoan eta nire ondoan amona, erlojua eta telebista atzekaldeko soinu egonkorrak, egonkorra izango balitz dena? Amona, sutondoa…nostalgiarenak izan baino lehen orain, gaur, nireak dira; bihar biharkoak


Heriotzari kantua

Han etortzen zait inundik Neregana nabalez beterik Bortxatu dit bizia farrez A a a, Ez,ez ,ez! Nere harridura ikusmenez Amorratu zait berehala Zer jakin behar nuen bada Ni nintzela gaurko hautatua. Mugitzen dizkio besoak Goi…


Estibalitz Sasiola gure literaturaren hastapenetan

Gezurra badirudi ere, ez da gauza handirik aitatu gure literaturan olerkiak idatzi zituen lehen emakumeari buruz, eta azalpen txipi hau egiteko, Patri Urkizu Lezoko idazle eta ikerlari bikainak 2005ean, Baionan argitaratzen den Lapurdum izeneko aldizkariaren…