HITZ SOLAS

Gehio ez

Arkatza mina faltan, luma hainbeste malko idazteaz lehortuta, papera hautsita gehiegi erabilia, hori izan zen panorama amaieraren eszena, azkenengo eszena. Ez dizut olerkirik idatziko, metaforek lagundu zidaten luma berpizten konnotazioekin dantzan ibilia naiz, bihotzezko paperari…


Goxoaren indarra

Logela ezagututa, betikoa baina gaur ordea ezberdintzat hartu dut, begi lokartuak irekitzen saiatzerakoan, ahoa berriz busti nahian listua irentsi dudanean. Usain gozoa sentitu dut berriz, gorputz osoaz besarkatzen amaitu dut, inozentziaz beteriko usain sakona, nola…


Dosia

Itzartu.   Begiak ireki.   Jaiki.   Ispiluan zure burua begiratu.   Non zauden galdetu.   Lanera.   Etxera.   Dosia hartu.   Dosia?   Eta gero ohera.     Egunerokortasunaren kateetatik ihes egin, Gizarteak…


Hitzak

Hitzek nire azala betetzen amaitu dute, Hitzek nire larrua kutsatzea lortu dute. Zure hitzek. Nire hitzek. Begira nazazu beldurrik gabe, Nire begietan sar zaitez. Ez beldurtu eta begiratu, Nire begiek ez zaituzte jarraituko. Begira nazazu…


Igerian dabiltzan animaliak

Neguan gauzatzen diren ipuinei buruz ari naiz. Amodioak galduko zaitu, ohartarazi zuen amak Txanogorritxo. Eta alaba, amodioa zer ote zen jakin ezinik, beldurtuta, bueltako bidean galdu zen. Ipuin honek hala dio: Nola edo hala hiria…


Abiapuntua: Animaliaren hizkuntza

Eta mina helduko da gupidagabe animalia zartatuaren bila. *** Argia urratzearekin batera iratzarri eta azala zatitzen dut. Eskuak lehenbizi zartadurak ondoren ukabil itxiak azazkalak hatz-koxkorrak. Ahoa aurpegia begiak orduan. Begiak irekitzen ditudala amesten dut baina…


Voyeur

Begirada arrunta izan zitekeen, baina argiak denborak eta elurraren deiadarrak desitxuratu ninduten.  


Zerumuga

Bizikletak giltzapean daude patioko zoru bustiarekin kontaktuan. Haize hotzaren etorrerarekin batera, lehenbiziko argien islak begietan. Euria hasi orduko, etxe barruan gaua irakiten.   Zuhaitzak erleak errezelak mamu itzal deabru bilakatuta. Apurka-apurka kondairen unea heldu da….


Nizaren kalea

Jakin ez badakizun arren, zu eta ni kale horretan izan ginen. Badakit, Nizaren kalea ez da, Espoz eta Minarena baizik. Baina niretzat beti izan da hori. Leku dotore eta zikina da aldi berean. Prozesionaria Estafetara…


Erakusleihoan

Erakusleihoan soineko bat dago. Kolore hori psikopaten eta “Zaindaria sekale artean” liburua gustatzen zaion jendearen gustukoena dela esaten dute. Baina kasua ez da. Nire kolorerik gustukoena da. Eta hori nire soinekorik gustukoena da. Joan den…