HITZ SOLAS

Zure askatasunagatik

J.A. Artze (1939-) Zure askatasunagatik burrukatzen banaiz, kantatzen badut, ez dut, maite zaitudalako kantatzen. (bis) Ez eta zure malkoak xukatzeagatik. Zoriontsu libro behar zaitudalako, baizik; Zure askatasunean zure zorionean nereak ikusten, ikusten dudalako.


Asarre egon nahi nuke

Xabier Lete (1944-2010) Asarre egon nahi nuke bihotza betean oraindikan gaztea naizen bitartean nik sinisten ditudan egia trebeak biribilka ditezen erdiko kalean. Ez dakit gauza askorik ez nago seguru, bizitzeko baditut oraindik bost ordu. Hiru…


Nafarroa

Xabier Amuriza (1941 – -) Bai hotza eta ubela heriotzaren dolu gela. Gurean dugu gaubela gaua bezain egun goibela. Ama kendu digute jaiotzen ari ginela, gero diote gure etxea ere ez dela. Gurean dugu gaubela…


Bideo kluba

Kontua duk han ortziral, larunbat eta igande arratsaldeetan sekulako giroa zegoela, bazituan tabernetan gabe, Antsoain bideo klubean elkartzekotan geratzen zirenak. Han asteko gorabeherak trukatzen zituan adiskideen artean, xextoak, pasadizoak. Era guztietako litxarreriak saltzen baitziren, txikitan…


Ixebarenean

Amarekin ixebaren baitarat joan naun. Aspaldian geundenan elkartu gabe, betiko kontua dun: zahartuz joanez gero ahaideekin gero eta harreman xume eta tartekatuagoak izaten ditinagu. Gaur, aldiz, bisita egitea xedatu dinagu. Herrirat sartu garelarik lehen Mendia…


Zakur arriskutsua

Egun handia zen, jendeak bere jantzirik egokienak prestatu zituen, jakina, egun berezia, kanta bereziak, jai berezia‚Ķ baserritar jantzian zihoan talde osoa. Ez da egunero suertatzen den kantaldia egun hartakoa. Berezia da, ez dakit norainoko eragina…


Tabernaria

Egia erran ez zekiat noiz gelditu dudan kamioia hondarrekoz. Eskuin zango hau azeleragailuari itsatsirik geratu dela emaiten dik. Aldapan goiti goazelarik, oinetakoa beheko aldetik atera arren, lastertasuna ez duk lastertzen. Maaaaantso goazak, arrasmaaaantso. Oro aitzintzen…


Ortzeguna

Goizeko bortzak eta hamar. Esnaoilarrak halaxe adierazi du. Jaikitzeko garaia. Zer espero daiteke hain goiz iratzarri behar dugun egunean? Zer on ekarri ote dio gizateriari ohatzea oilaritean uzteko ohitura ulergaitz horrek? Nor kontxori otu zitzaion…