Sendabelarrak botikatik – Pello Iturria Sarasibar

PASMO BELARRA

Izen botanikoa Anagallis arvensis da. Primulaceae familiakoa. Landare honi pasmo belarra, amorru-belarra, izukeslea, gangrena-belarra, murajes, hierba para infecciones, mando-belarra eta abar deitzen zaio. Pasmo-belarra euskaraz. Oso izen egokia. Izan ere, gure aurrekoek landarea pasmo-ari aurre…

Gehiago irakurri...

HORMA BELARRA

Horma belarra. Izen botanikoa Parietaria officinalis da, Urticaceae familiakoa. Landare honi parietaria, horma belarra, pareta belarra, gibel belarra, odolbelarra, rompepiedras, hierba para el hígado, hierba para orinar, hierba para las piedras del riñón eta abar…


AZERI BUZTANA

Azeri buztana, Equisetum arvense L. Equisetaceae. Equisetum hitz latina da eta zaldi-buztana esan nahi du: equus (zaldia) eta saeta, seta (ilea, zurda). Izan ere, zaldiaren buztanaren itxura du. Dirudienez, mendetan zehar aldatu ez den landare…


OLIBONDOA

Olibondoa, Olea europaea L. Oleaceae. Oso zuhaitz ederra da. Basa-landarea, eta bai aspalditik landatua ere. Aceituno ere deitzen zaio gaztelaniaz eta basokoa dena acebuche, oleastro eta beste izenez ezagutzen da. Larramendik dio (Diccionario trilingüe del…


ASUNA

Asuna, Urtica dioica L. Urticaceae. Herri izen asko ditu: asuna, osina, atsunes, oxines, asoina eta abar. Larramendik (Diccionario trilingüe del castellano, vascuence y latín. Donostia.1745) dio landare honi osiña, osina, asuna deitzen zaiola. Jose María…


TXIKORIA-BELARRA

Txikoria-belarra, Taraxacum officinale, Weber, Asteraceae. Beste izenak ere baditu: diente de león, pixa-belarra, sorgin belarra, taraxacum, galkidea, lumabelarra, kardabera, amargón, mando-belarra, achicoria silvestre, meacamas, achicoria eta abar. Jose María de Lacoizquetak (Diccionario de los nombres…


ERREGALIZA

Erregaliza, Glycirriza glabra L. Fabaceae. Makilgoxoa, palodulce, regaliz de palo, regaliz, orozuz, alcanzuz eta beste herri-izenak ere baditu. Manuel Larramendik (Diccionario trilingüe del castellano, vascuence y latín. Donostia. 1745) gotxerroa deitzen dio, hau da, gozo…


BARATXURIA

Baratxuria, Allium sativum L. Alliaceae. Jose María de Lacoizquetak dio (Diccionario de los nombres euskaros de las plantas. Imprenta Provincial. Iruña. 1888) baratxuria bara (buru hitzatik eratorria) eta txuria hitzetatik datorrela, hau da, buru zuria…


LUPULUA

Lupulua, Humulus lupulus L. Cannabaceae. Lupulua, parra baten gisan, xirmendu luzeak dituen belar iraunkorra eta igokaria da. 2-5 metroko landarea. Xirmenduek laztasuna ematen dioten ile gogorrak dituzte azalean. Euskarrietan finkatzeko erabiltzen ditu. Lur azpian errizomak…


ORBURUA

Orburua, Cynara scolymus L. Asteraceae. Alcachofa deitzen zaio gaztelaniaz. Manuel Larramendik dio orburua edo orriburua orrien burua esan nahi duela, hau da, landarearen inbolukroa, jaten diren orriek osatzen dutena, alegia (Manuel Larramendi. Diccionario trilingüe del…