HONDARRIBIA
Hurrengo urterako tasa publikoak izoztea onartu du Udalak.
Hurrengo urterako tasa publikoak izoztea onartu du Udalak.
2016ko jaialdiaren lema: “Jalgi”.
Osasun etxeko alderdia hobetzen ari dira, Keiles ibaiaren ingurua, alegia.
Ehiza esparruaren aprobetxamenduaren lehiaketa zabaldu dute, oinzarrizko aurrekontua 3.000€-takoa delarik.
Hondatutako ingurune bat berrurbanizatuko da Txakurzulo eta Alkone kaleetan. Inguruko irisgarritasuna hobetzeko baliatuko dira lanak. Aurrekontua 230.000 ingurukoa izanen da. Bigarren fasean seguruenik 2016ean Karl Marx kalean egingo dira lanak.
2016ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako lanak abenduak 1a arte aurkeztu daitezke. Biteri kultur etxean aurkeztu beharko dira arratsaldeko 18etatik 20etara.
Zuntz optikoa hedatzen hasi dira. Lehenik San Leon eta Polo Beyris auzoetan, datorren urtean bertze alderdietan ere eginen bide dutelarik.
‘Nafarroaren historia’ -ren agiri berria irakurgai.
Gasnaren jatorrizko deitura babestua dela medio, publizitate bideo berria hedatzen ari dira, bertako kultura eta gizartea uztartzen dutelarik.
Animaliak edukitzeko eta babesteko arauen ordenantzari hasierako onarpena eman diote. Interesatuek, abenduak 18-a arte izango dute irekia epea espedientea ikusteko eta beharrezko alegazioak egiteko, bestela dagoen moduan geratuko da.