Albisteak

OLABERRIA

Jolas txokoa eta irakurgela martxan, Arkupe elkartearen goiko geletan.


BAIONA

Iaz bertako aduanetan 4,3 tona marihuana, 21,5 kilo heroina eta 3 kilo anfetamina atzeman bide zuten.


ELINBERRI

‘Eleberrien kutxa’ -ren agiri berria irakurgai.


EJEA

Bertako UNED gelak aurten 174 ikasle dituela ospatu dute.


LAUDIO

Abenduak 15-etik otsailak 7-ra arte elikagai, arropa eta botika bilketa egongo da Saharako errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin. 9 kamioi betetzeko erronka dago eta bilketa udaletxean zein eskoletan izango da.


GUEÑES

2016ko Kzguneko zerbitzuaren egutegia kontsultagarri Udalaren web orrian www.guenes.net .


OIARTZUN

23 talde osatu dira aurten Oiartzunen eskola kirolean.


PAUSU

Frantziar poliziak hondar asteotan mugan 50.000 kontrol baino gehiago burutu bide du.


ORBAIBARRA

Berriki paraturiko turismo argibide errepide seinaleetan euskara ez da ageri, bertako euskaltzaleek nafarron hizkuntzak eskualdean pairatzen duen egoera tamalgarria berriz ere publikoki salatu behar izan dutelarik.


DURA

Abenduak 23, 28, 29 eta urtarrilak 2, 3 eta 4-ean, arratsaldeko 17:00 – etattik 20:00 -etara, gaboneko udalekuak antolatu dira. 3 urte gorakoentzat izango da eta 20 / 25 € prezioa izango du. Izena emateko…