Albisteak

JESSICA BERRA

Berriz ere Itsasoko Arrauneko Munduko txapelduna!


LANTARON

Udalak, 2.016 urterako aurrekontuak onetsi ditu, 1.483.100,94 €-rekin.


BERRIATUA

“Erritmoa oinetan” ikastaroa emango du Joseba Tapiak. Izena emateko epea otsailaren 15ean bukatzen da. Plaza mugatuak 14 urtetik gorakoentzat. Tarine Udal musika eskolak antolatuta. Argibide gehiago 946139889 edo berriatumusikes@telefonica.net en.


OIARTZUN

Otsailak 11ra arte oiartzuarrek kirolean nabarmendutako oiartzuarrak proposatu ahalko dituzte, Udalak kirol astean kirol saria emateko lehian sartzeko.


“VERTEBRO”

Errioxako, Nafarroa Garaiko, Soriako eta Zaragozako berrogei bat udalen ekimenaren bidez izen horrezaz jantzi den populazio jaitsiaren aurkako elkartea osatu dute.


INTZURA

Parisko agintariek, uholde arriskuak medio, Hendaiako auzoa inguru gorritzat jo dute. Hirikoak nahiz jada talde batean antolatu diren auzokideak, berriz, horren aurka agertu dira.


BERNEDO

Udalak, 2016-2018 urteen bitartean banatuko diren diru-laguntzen partidak atera ditu. Hauek ikusteko: http://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/009/2016_009_00110_C.pdf


BERANGO

Merana gimnasioan inauteri jaia, otsailak 13an 21:00-24:00ra 1999-2001ean jaiotakoentzat, anima zaitez!  


ORIO

Otsailak 10era arte Kanpinaren zuzendari lanpostua aldi baterako betetzeko deialdian parte hartzeko curriculuma aurkezteko epea zabalik. Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera 8:30-14:30.


GOIZUETA

Gasolindegiari buruzko herri galdeketa burutuko bide dute.