Albisteak

LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Hondar erroldaren arabera, orotarat, lurralde hauek 308.186 auzokide biltzen dute, hots, duela zazpi bat urte baino hamar mila inguru gehiago.


LEGUTIO

www.legutio.eus web orrian, otsailean zehar puntu berdeak izango duen egutegia aurki dezakezue.


ZIORTZA – BOLIBAR

Otsailak 15era arte Udaletxe zaharreko behealdean dagoen taberna ustiatzeko eskaera egiteko epea zabalik. 2. deialdia.


ELGOIBAR

Sigma probalekuan eginiko apostuan, Rosa Mari Lejardiren eta Josefa Mugerzaren abereak lehiatu ziren. Lehenengoaren idiak gailendu ziren ordu erdian 48 plaza osatuz. Bigarrenak 45 plaza, hiru zinta eta 6,60 metro osatu zituzten.


IV. GARDATXA EGUNA

Otsailaren 6an Tafallako gazteek ospatuko dute. Erraldoiak, dantzariak, argazkiak, bazkaria, bingoa eta kontzertuak. Bazkari txartelak Txalupa ostatuan nahiz Kolasan.


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.


BAIONA

Eskalada etxeak ateak ireki berri ditu.


OION

Otsailak 8-a arte egongo da zabalik epea, kotxeen badoak ordaintzeko.


UGAO – MIRABALLES

Martxoaren 6ean Emakume ekoizleen XVI. nekazal azoka, herri enparantzan 10:00tatik aurrera.


URNIETA

Santa kruz bolari taldekoek irabazi dute 2016ko Gipuzkoako bola txapelketa.