Albisteak

ARKAIA

Usamako abeletxeak, berak sortutako ur-hondakinak isurtzeko baimena eskatu du.


SESTAO

Udalak Musika eskolan eskuratu ahal izango diren bonoak jarriko ditu salmentan ostiral kulturaletan parte hartzea errazteko, lau antzezlan ikusteko aukera emango dute bono horiek.


URTE BERRIKO DEBAKO AZOKA

Gazta lehiaketan irabazlea Arabako Aixtra baserriko La Leze gaztak eraman zuen lehenengo saria, bigarren Ordiziako Otatza baserrikoa geratu zen eta hirugarren Araiako Dario Saez de Zuazu. Frutetan Mutrikuko Sagarmiña baserriko Antoni Iparragirrek irabazi zuen aldiz


DONEZTEBE

“Josetxo Ezkurra Memoriala” pilota txapelketarakotz izen ematea otsailaren 7rat arte egiten ahal da.


MIARRITZE

Herriko Etxeak arkitekturari loturiko ondasunaren babes arloan, arau batzuk direla medio, lan handiaren egitekotz neurriak hartu nahi ditu, bide batez auzokideak ere horren alde ari izatekotz ohartaraziz.


BARRUNDIA

Alkate-udalburuak xedatu du 8.509€-ko ekarpena ‘Euskal Fondoa’-n egitea.


PORTUGALETE

Ezkerraldeko gazteen artean emantzipazioa eta balioak bultzatzeko lanean jarraitzen du Ezkerraldea Gaztedi plataformak.


ERRENTERIA – ORERETA

Tabernen arteko mozorro lehiaketa egingo da 2016ko inauterietan, baloratuko diren gauzen artean lokalaren atontzea izango da.


GOIZUETA

Kooperatiba gisa antolaturiko gasolindegiaren irekitzekotz aukera aztertzen ari bide dira.


ELINBERRI

‘Aguxtin Alkhat’-en agiri berria irakurgai.