Albisteak

DEBA

Udalak web gunean Deba hondartza baino askoz gehiago dela erakusteko bertan bisitatu eta egin daitezkeen jardueren berri ematen du: Ekain, gastronomia, surfa, Done Jakue bidea, geoparkea edo Santa maria eliza esaterako www.deba.eus en.


AUÑAMENDIAN ELURRA

Gezurra badirudi ere, iazko abenduko lehortearen ondoren, eta aurtengo hasierari loturiko eurite etengabearen testuinguruan, urtarrilean Auñamendian elurra egitea ezohiko albiste bilakatu da.


ELINBERRI

Laguntzaile berria dugu, Edu Zabala. Bere lehen lana irakurgai.


ELINBERRI

Elkarrizketa berria irakurgai, agirien ‘Elkarrizketak’ txokoan.


EUSKALTZAINDIA

Hiztegi Batu berritua interneten jarri berri du.


LAUDIO

Udalak, martxoak 8-an, emakumearen egun internazionalan, egitarau bateratua antolatu nahi du eragile eta antolatzaile desberdinekin. Interesa dutenek berdintasuna@laudio.eus edo 94 403 48 50 telefonora dei dezakete. Dena den otsailak 2-an 18:30-tan bilera bat egongo da.


SESTAO

Otsailak 4ra arte aurkeztu daitezke San Pedro plazaren zati batean estalketa egiteko obrak aurrera eramateko ideiak. Sestaoko Udalak egin duen ideien lehiaketa deialdian parte hartzeko.


BIDANIA GOIATZ

Web gunean www.bidegoian.net , herriaren inguruko hainbat bideoetako estekak aurkituko dituzu.



HENDAIA

Herriko Etxeak, Bixintxo jaiak medio, otsailaren 7ko bazkarian erretretan direnek parte har dezaten gonbidatu ditu.