Albisteak

HENDAIA

Herriko Etxeak, Bixintxo jaiak medio, otsailaren 7ko bazkarian erretretan direnek parte har dezaten gonbidatu ditu.


GASTEIZ

Tuvisa-k, Gasteizko hiri autobusak, 2.015 urtean 13.766.138 bidaiari izan zituen.


TREBIÑU

Haur hezkuntzako lehen zikloko eskola elebidunean izena emateko epea otsailak 15-etik martxoak 31-a arte egongo da zabalik.


MUNDAKA

Otsailaren 28an Valdezcarayra irteera snowboard egitera. Prezioa 69 euro, horren barne, snow ekipoa, garraioa, forfaita, begiraleak eta snowboard monitorea. Argibide gehiagorako 946177201 edo gonkirola@gmail.com en.


ELGOIBAR

www.elgoibarreraz.eus web atari berria, euskararen ondarea jasotzen duena.


AZKOIEN

Udalak 5. poligonoko 5067. lurzatian 270 metro karratuko herrilurra desafektatzekotz txostena onetsi du, bertan Javier Vidondo Navarrok erlauntzak koka ditzan.


ELINBERRI

Artisten txoko berria, ‘Azpilagañako joaldunak’.


ELINBERRI

Xabier Soubelet-en olerki berria irakurgai.


DONIBANE GARAZI

“Argian” elkarteak, Herriko Etxeak eskainiriko laguntzaz, Errobi ibaiaren inguruan kokaturiko dauden trenbideei buruzko argazki erakusketa herriko etxean paratu du.


LAUDIO

Urtarrilak 25-etik Otsailak 5-a arte eskola publikoan matrikulazio epea zabalik dago.