Albisteak

BERRIOZAR

Udalak tasak bere horretan utzi ditu, lanaren bultzatzekotz sos kopurua, berriz, bikoiztu egin duelarik.


EZPELETA

Urtarrilaren 26an, jopilotan, pilotakokian pottoka azoka ospatuko dute: aberak, tresneria, bertako ekoizpenak, dastaketak… Urtarrilaren 27an, aurrekoaz landa, hegaztiak, zaldiak, behiak…


GASTEIZ

Hala bedi irrati katean (107.4 FM edo www.halabedi.eus) Fracking Ez plataformak, energia, espoliazioa eta erresistentzien inguruko saioa ematen du astelehenetan 21:00-etatik, 22:00-etara (errepikapena, igandeetan 12:00-etatik, 13:00-etara).


EUSKAL HERRIA

Aitor Hernandez Euskal Herriko ziklokroseko txapelduna Legazpiko V. sariko proban irabazi ostean.


OIARTZUN

Aurrekontuetako ia bi miloi inbertsioetara bideratuko dira.


NAFARROA GARAIA

Hezkuntza arloan 425 lanpostu oposaketa agindu dute.


ARNAGA

Bi lanpostu eskaini dituzte. Balizko hautagaiek urtarrilaren 26 baino lehen aurkeztu behar dute.


ARABA

2.016 urtean udal aterpeetan ordaindu beharko diren tasak ikusteko, honako helbidera jo: http://www.alava.net/botha/Boletines/2016/002/2016_002_05580_E.pdf


ERMUA

Ermua antzokiak programazio indartsu batekin emango dio hasiera 2016. urteari. Zine programazio berria, kontzertuak, antzerkiak, etab. Argibide gehiago Elinberri Argibide Hiriko agendan.


LASARTE – ORIA

60.252 eurotan adjudikatu dira hiri altzarien mantentze lanak. Zurezko bankuak, paperontziak zein eskudelen mantenua egin beharko da.