Albisteak

EIBAR

Tronpeta irakasle izateko lan eskaintzarako izen emateko epea 2016ko urtarrilaren 13ra arte zabalik. Argibide gehiago Lanbiden 943127288 zenbakian.


TUTERA

Ospitaleko laborategiak bere horretan iraunen bide du, bai laborategia bai langilegoa.


ELINBERRI

‘Andoni Uzkeda Mateo’ -ren agiri berria irakurgai.


BAIONA

Urtarrilaren 23an gaztetxea irekiko dute.


ARABA

Batzar nagusiak 2.016. urterako 2.283.897,16 €-ko aurrekontua izango du pertsonal gastuei aurre egiteko.


BERRIZ

Arrierrekari buruzko bideoa aurkeztu berri da.


DONOSTIA

Urtarrilak 6 bitarte danborrada Udal balkoietan ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik. Izena Udalinfo-n edo Udal webgunean www.donostia.eus en eman daiteke.


ITUREN

Udalak herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza nahiz 2016. urteko karga-tasak eta prezioak onetsi ditu.


HENDAIA

Urtarrilaren 20an, errepublika plazan, 19:00etan, danborradaren entsegua burutuko dute, eta ondotik poteoa.


LANTENO, MENAGARAI, ARESPALDITZA, LUIAONDO

Urtarrilak 7-an Bilboko izotz pistara joateko txangoan, autobusak geldialdiak egingo ditu herrialde hauetan: Lanteno 15:30 Menagarai 15:40 Arespalditza 15:50 Luiaondo 16:00 Informazio gehiagorako 945 399 013 telefonora deitu.