GOGOETA

AUZO-LOTSA 28 MILUZE EUSKALTEGIA

Eta bi ikasturte luze eta neketsu haiek, Zizur Nagusiko eskola publikoan, A ereduan, nire borondatearen aurka eman ondoren, azkenean, iritsi zitzaidan, Sanduzelai auzoan zegoen Miluze euskaltegira joateko ordua, nire nahia zen bezala, pertsona helduekin jarduteko…


KOOPERATIBA EREDU HERRITARRA vs. ELITEKOA

Arizmendiarrieta zena mundu guztiak ezagutzen dau, eta beato-gai ere bihurtu dute jada; ostera, Andoni Esparza, Funcor Kooperatiba sortu zuena EHko nazio-proiektu gisa, oso gutxik baino ez du ezagutzen. Elorriokoak eta Markinarrak bai, baina gainerako jende…


AUZO-LOTSA 27 MARTUTENEKO TRENA

Zizur Nagusiko eskola publikoan, astelehen batean, Martuteneko trena izeneko abestia lantzea erabaki nuen, asteko lehenengo egunari alaitasun pixka bat emate aldera. Gauzak hala, goizeko une jakin batean, A ereduko hiru urteko neska-mutikoei eskatu nien ilara…


AUZO-LOTSA 26 ERREGE-ERREGINAREN BISITA

Bolada hartan, Juan Carlos Borboikoaren aita, Nafarroako Unibertsitatea klinikan egoten zen, gaixotasun larriren bat zela eta. Arrazoi hargatik, tarteka-marteka, Espainiako Erresumako errege-erreginak Iruñera joaten ziren, eri zegoena bisitatzera. Antza denez, Noaingo aireporturaino joateko ez zuten…


KULTURA ALA EZEREZA

Jabetu al gara, benetan, iritsia zaigula ordua? Iraultza gogoa berpizteko garaia dugula? Hau da, Europako eta bertoko “ezkerra” deritzonaren ordua dela? Eta agian azken aukera? Bada, pausoak ematen hastear bagare, har dezagun kontutan zera: kultura…


EZ HANGO, EZ HEMENGO

Ubi bene, ibi patria Zerk nongotzen gaitu? Jaioterriak ala bizitokiak? Behin betikotasunak ala urte kopuruak? Jarraitasunak? Nola neurtu nongotasuna? Erroldatze-ziurtagiriarekin, zergen ordainketarekin, bihotzarekin, kuadrillarekin, herriko ekitaldien parte-hartze aktiboarekin, denda txikietako erosketa handiekin? Asko gara, arrazoi…


NORTZUK DIRA GORRIAK, AMA?

Atzo arratseko Tertulia Ezkutua biziki interesgarria, ezta, neskak? Ba bai, gaurkotasun handiko gaia, ene iritziz ere. Zer deritzezue gure Amonak ekarri zituen ñabardurei? Niretzat interesgarriena Memoria Historikoaz egin zuen laburpena. Bai neuretzat ere, batik bat…


AUZO-LOTSA 25 OPOSIZIOA GAINDITU ONDOREN

Irakasle ikasketak 1980 urtearen inguruan bukatu nituen, baina, hala ere, 1991 arte ez nintzen sekula santan oposizioetara aurkeztu. Oso zorte ona izan nuen, izan ere, urte hartako uztailaren hogeirako-edo, oposizioko hiru probak eginak genituen, eta…


MESTIZOEN AUZIA

Arrotzak gure lurralde hauetara iritsi zirenetik, ilargialdi aunitz igaro dira. Aspaldi baita Haiek ekialdeko lur urrunen batetik etorri zirela gure inguruko koba-gune ugarietan babestera Edurte Handiko behinolako hartan. Guk ez dinagu jada Aro Urruti haien…


NABARNIZKO TERTULIA EZKUTUA

-Uff, Gernike, gure Gernika: ikusi al duzue han gertatu den sarraskia! -Ez esan “gertatu”, baizik “eragin”. Zuriek Gerniken eragin duten sarraskia! -Hau ez dinagu ahaztuko gure bizitza guztian, ikuskizun izugarri hau, apirileko ilbarri egunean, uriko…