Xanti Begiristain Madotz

AUZO-LOTSA 28 MILUZE EUSKALTEGIA

Eta bi ikasturte luze eta neketsu haiek, Zizur Nagusiko eskola publikoan, A ereduan, nire borondatearen aurka eman ondoren, azkenean, iritsi zitzaidan, Sanduzelai auzoan zegoen Miluze euskaltegira joateko ordua, nire nahia zen bezala, pertsona helduekin jarduteko…


AUZO-LOTSA 27 MARTUTENEKO TRENA

Zizur Nagusiko eskola publikoan, astelehen batean, Martuteneko trena izeneko abestia lantzea erabaki nuen, asteko lehenengo egunari alaitasun pixka bat emate aldera. Gauzak hala, goizeko une jakin batean, A ereduko hiru urteko neska-mutikoei eskatu nien ilara…


AUZO-LOTSA 26 ERREGE-ERREGINAREN BISITA

Bolada hartan, Juan Carlos Borboikoaren aita, Nafarroako Unibertsitatea klinikan egoten zen, gaixotasun larriren bat zela eta. Arrazoi hargatik, tarteka-marteka, Espainiako Erresumako errege-erreginak Iruñera joaten ziren, eri zegoena bisitatzera. Antza denez, Noaingo aireporturaino joateko ez zuten…


AUZO-LOTSA 25 OPOSIZIOA GAINDITU ONDOREN

Irakasle ikasketak 1980 urtearen inguruan bukatu nituen, baina, hala ere, 1991 arte ez nintzen sekula santan oposizioetara aurkeztu. Oso zorte ona izan nuen, izan ere, urte hartako uztailaren hogeirako-edo, oposizioko hiru probak eginak genituen, eta…


AUZO-LOTSA 24 BI GURPIL AULKI

Bolada hartan, ikusi ondoren, oso maiz izaten nituela arazoak aulki motordunarekin, batzuetan, gurpilen zulatuak zirela, beste batzuetan, erreleak erreta edota balazta elektronikoak blokeatuta eta abar, azkenean, badaezpada ere, bi gurpil aulki motordun edukitzea erabaki nuen,…


AUZO-LOTSA 23 ZULATUAK

Garai hartan, erabiltzen nuen aulki motordunak, gurpil pneumatikoak zituen, hau da, airez puzten ziren haietakoak, eta, horrek berak, bere arrisku nabarmenak zeuzkan, zeren eta, gutxien espero zenuenean, izan ahal baitzenuen zulaturen bat. Batzuetan, aurreko gurpil…


AUZO-LOTSA 22 KARGAGAILUA

Laurogeiko hamarraldiaren bukaera aldean, irakasle ikasketak egina nengoen, baina, hala ere, oraindik beste ikasketa batzuk ere egiten jarraitzen nuen, Iruñeko kontserbatorioan, esate baterako. Garai hartan, lantokia, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean neukan, eta, zenbait egunetan -ez…


AUZO-LOTSA 21 EBAKUNTZAK

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera-hasieran, nik hamabi urte neuzkanean, egin zidaten lehendabiziko ebakuntza bikoitza, bi orpazurdetan. Gorago esan bezala, gurasoek etengabe jarraitzen zuten konponbide bila. Itxura denez, norbaitek, Fustiñanan masajista on bat zegoela esan zien, eta,…


AUZO-LOTSA 20 TXERRI HANKAK

Hirurogeiko hamarraldiaren bukaera aldean, nik hamar-hamaika urte inguru nituenean, ordurako nire eritasuna nabarmena zen: oin puntetan ibiltzen nintzen, giharrak eta tendoiak ez zitzaizkidan normaltasunez garatzen, indar gutxi neukan, erraztasun handiz erortzen nintzen lurrera, dezente kostatzen…


AUZO-LOTSA 19 ETXEBIZITZAREN GORABEHERAK

Laurogeiko hamarkadaren erdialde pasatxoan ginen, eta, ordurako, Nafarroan bazegoen foru lege bat, etxebizitzen oztopo arkitektonikoak erregulatzen zituena. Garai hartan, arkitektoa zen lehengusu batek, jakinarazi zidan, Iturramako leku jakin batean, babes ofizialeko etxebizitzak egin behar zituztela…