Xanti Begiristain Madotz

AUZO-LOTSA 18 IRAGAZKI OPERAZIOA

Laurogeiko hamarkadaren lehen erdian, gutxi gorabehera, egun jakin batean, Iruñerriko dantza talde batek, txistulari bat behar zuen, Behorlegin dantza emanaldi bat egiteko; oraintxe bertan ez dut ongi gogoratzen, zein zen arrazoi zehatza, baina, dena delakoarengatik,…


HONDALEA

Maiatzaren erdialdean, hots handiz aurkeztu zuten, Santa Klara uhartean, estreinatu duten Cristina Iglesiasen ‘Hondalea’ izeneko artelana. Ekainean hasi ziren bisitak egiten Donostiako itsasargira, Cristina Enea fundazioak antolatuta; 5ean eta 6an izan omen ziren lehenengoak. Donostia…


AUZO-LOTSA 17 HIZKUNTZA ESKOLAN

Laurogeiko hamarkadan, tarteka-marteka, eta, batez ere, bolada batzuetan, Iruñeko Hizkuntza Eskolara joatea egokitzen zitzaidan, euskara-eskolak emateko, izan ere, garai hartan, Nafarroako Gobernuak oraindik ez zeukan toki propiorik, euskara-ikastaro trinkoak emateko, eta, eraikin hura erabiltzen zuen,…


AUZO-LOTSA 16 IKURRIN KONTUAK

Laurogeiko hamarraldiaren erdialdeko egun batean, udaberrian, naski, beste bi lagun eta hirurok, Baigorri aldera abiatu ginen Iruñetik, auto partikular txiki batean. Lagun bat gidari, bestea atzean, eta, ni aurrean nindoan, kopilotuaren lekuan, gurpil aulkia atzean,…


IRUÑEKO HILERRIAN

Uztailaren 20aren inguruan, Iruñeko hilerrian, gorpu baten laguntza egitea egokitu zitzaigun. Hildako emakumea, betidaniko euskalduna zen, frankismoaren garaian hizkuntza errepresioa jasan behar izan zuena, bere senarra (orain alarguna), erdi bertsolaria izandakoa da, bere ahizpa bat,…


ZER IKUSI, HURA IKASI

Azken garai hauetan, euskaldun arrunten artean, bolo-bolo entzuten da, behin eta berriz, euskaraz, <KILOMETRO ZERO> adierazpidea, normaltasun osoz, horrela, besterik gabe, guztiz ongi balego bezala eta inortxo batere harritu gaberik; eman lezake, era horretan esan…


AUZO-LOTSA 15 EZBEHARRA

Laurogeiko hamarkadaren bukaera aldean, Nafarroako Parlamentuak, azkenean, foru lege bat onartu zuen, arauzko kanpoko funtzionala zuten pertsonen bizimodua hobetzeko eta errazteko asmoarekin, hau da, elbarri, ezindu handi, itsu, mutu, gorren eta abarren kolektiboetan sartzen ziren…


NAFARRÓA

Azken urteotan, nahiko jarduera ohikoa bihurtu da entzutea “Nafarróa” hitza, horrela, azentu grafikoa balu bezala, betiere espainieraz hitz egiten edota irakurtzen ari direnean, eta, segur aski, hori esaten duten pertsona horiek, pentsatuko dute, azentu horrek…


AUZO-LOTSA 14 TAXILARIA

Ilunabar batean, oso ongi gogoratzen dut, bai, zer dela eta, nintzen ni, une hartan, Gazteluko plazan, Idoia Solá lankidearekin. Izan ere, Iruñeko Alde Zaharrean genbiltzala, gurpil aulkiaren atzeko gurpila zulatu eta erabat hustu egin zitzaidan….


EUSKADI, AUZOLANA, BIEN COMÚN

Azken hilabete hauetan, euskal hedabide batzuetan, behintzat, propaganda edota iragarki bat agertzen ari da, honako hauxe jartzen duena, alegia, <On egin! Bonoa>, eta, Eusko Jaurlaritza, gehi HAZI Landa, itsasertz eta elikagaien sustapenaren laguntza eta babesarekin…