Eleberrien kutxa – Erlantz Urtasun Antzano

UNAI ELORRIAGA: “SPRAKO TRANBIA”

“Lucasek klorofilako txiklearen kolorea ikusten zuen hormetan. Izan ere, ospitaleetako gelak eta Pariseko postalak berdinak dira beti. Eta ospitalean zegoen Lucas. “Ospitalean nago” esaten zion bisitan joaten zitzaionari. Ospitalean baitzegoen Lucas. —Aukeratzeko dituzu pastilla berdeak,…


HARKAITZ CANO: “TELEFONO KAIOLATUA”

“Ez zeukan beste munduko sekreturik. Jokoa singlea zen berez: Bulebarrean bi telefono-kabina zeuden bata bestetik aparte samar, telefono-kabina batetik bestera laurogei pauso, zehatz-mehatz neurtuak. Distantziaren neurketa zehatza oso garrantzitsua zen, gainera, jokoa behar bezala egiteko….


TXILLARDEGI: “ELSA SCHEELEN”

“Brusela’ko Irratiak urrunarazi egin zuen ezari-ezatian «Les Déserteurs» eresia (egunero entzuna!) eta osotara iraungi arte; eta sintoniaren gorunzko notak eman zituen: sol-do-mi-la-re… Elsa’k bere erloju ñimiñoa begiratu zuen: gaueko hamabiak laurden gutxi. «Voici le bulletin…


TXOMIN AGIRRE: “AUÑEMENDIKO LOREA”

“Gertaera zarren albistarik euki nai badozu, neure irakurle euskaldun biotzeko; len-lenagoko emakume gozo maitagarri bat ezagutu nai badozu, zatoz neugaz batera Frantziaruntz; Auñemendi tantaiak igaro daiguzan biok, euskal etxe baten barruan sartu gaitezan (atseden bat…


JOSEBA SARRIONANDIA: “AINHOARI GUTUNAK”

“Haur nintzelarik bi jolas moeta nuen hitzekin. Bata, hitz bat hartu eta errepikatzea. Esate baterako, arbola, arbola, arbola, harik eta errpikatzearen errepikatzez arbola halako zarata bat bihurtu, arbolaren esanahia lausotu arte. Gero beste hitz bat,…


JON ETXAIDE: “ENEKO AGERROA”

“Bada Garazi-ko lurraldean artzain hirixka bat, polit bezain maitagarri, sotil bezain txukuna. Bere eliz-torre liraina, nola artzaina artalde zuri baten erdian, inguruko zaizkion basetxe txuri leinargien zaitzaile bailitzan ageri zaigu. Gure arbasoek Behorlegi izenez bataiatu…


IÑAKI ZABALETA: “110. STREET-EKO GELTOKIA”

“Nekaturik zihoan 42. Street-ean zehar, lanbropean, gabardina handi bat soinean eta ingeles estiloko kapela buruan. Haize bustiak jo ez zezan zerbait makurturik zeramatzan bizkarrak, eskuak poltsikoetan eta lepokoa sudurzuloetaraino. Hotza zen urtarrileko ilunabartze hartan Manhattanen….


LAURA MINTEGI: “LEGEZ KANPO”

“Ezin esan nezake noiztik ezagutzen dudan Ignacio. Ai Ignacio, Ignacio. Uste dut betidanik ezagutzen dudala, gazte gaztetatik. Auzo berean bizi ginen. Eskola berberara joaten ginela pentsatuko duzu. Ez. Bera fraileetara joaten zen, eta ni auzoko…


XABIER GEREÑO: “ANDEREÑO”

“Bera pasatzean ez zen lurra dardaraz jartzen, ez eguzkia arduratzen, ez mutilik bueltatzen… Baina bera zen, Itziar, bere horren konplejoarekin, egia. Baina munduan bat zen, norbait, bere bizitze bereziarekin, bere sentimentuekin, bere kezka eta ametsekin….


Jon Mirande: “Aur Besoetakoa”

“Epaillako egun bat zen. Sartaldetik zetorren aizeak, itsasoko oiarzunen ekarle, makur erazten zituen parkeko zuaitz illunak sala-leioaren aurrean; intzirika ari ziran, eta iñarrosten ziran ontzi-mastak izan bailirakean ekaitz baten jostagaillu. Ba zirudian gizabiotz baten amets…