HENDAIA

Negua nahiz udaberriko kultur egitarau oparoa Herriko Etxean jada eskuratzen ahal da, baita Mendi Zolan, Mediatekan…


AGURAIN

Urtarrilak 22-an Araba euskarazen abestia aurkeztuko dute, 18:00-etan Harresi aretoan.


GORLIZ

Udalak triptikoa eskegi du web orrian 800 MHz-ko bandaren 4Garen hedatzearen inguruan.


AMEZKETA

Frontoiko argiteria berriztatzeko Astindu elektrizitatea enpresari esleitu zaizkio lanak, 35.505,03 euroko aurrekontuarekin.


IRUÑEA

Udalak 5,94 milioiko garbiketa kontratua berretsi du. Halaber, eta zazpi makina berri erostekotz xedea dela medio, bertze 949.000 xahutuko bide du.


DONIBANE GARAZI

Hamaika amuarrain nahiz izokin Errobi ibaian hilik agertu dira.


BERANTEVILLA

Urtarrilak 21-etik 31-ra ekintza desberdinak antolatu dituzte eskoletan. Honakoak izango dira: 21-an, 18:00-etan, Zinema: ‘Vivir es fácil con los ojos cerrados’. 22-an 19:00-etan, umeentzat sukaldaritza lantegia. 25-an, 17:00-etan, adinakoentzat oroimen lantegia. 31-an, 12:00-etan, gazteentzat txotxongilo…


GETXO

Euskara sustatzeko Udalak 32.000 euro banatuko ditu ikastetxeek eta guraso elkarteek antolatzen dituzten 181 eskola orduz kanpoko jardueren artean.


AIA

XI. Argazki lehiaketa: argazkiak aurkezteko epea irailaren 29ra arte, Aiako kultur etxean.


NAFARROA GARAIA

2015ean 28.000 lagun inguruk “RIS” jaso ahal izan dute.