ASPARRENA

Behin betiko onarpena eman zaio materiala mailegatzeko eta lokalak erabiltzeko ordenantzari.


ZALDIBAR

Kanpaina berezia martxan jarri du Udalak, bertako dendetan erosi dezaten herritarrek. “Zaldibarren bizi Zaldibarren erosi” izenarekin atxikitutako dendetan deskontuak izanen dituzte herritarrek, bono itxuran.


IDIAZABAL

Interpretazio zentruak bere hamargarren urteurrenerako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hauetan gaztak, artzaiak eta ekoizleak izanen dira protagonistak.


JEAN CLAUDE IRIART

Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izendatu dute, 2016ko otsaila arte bertan ariko bide delarik.


BAZTAN, BORTZIRIAK, MALERREKA

Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzen ari dira, “Birtziklapen etxolak” gune finkoak paratu dituztelarik.


ZIGOITIA

Udal mendieen aprobetxamendurako ordenantzaren behin betiko onarpena eman zaio. Informazio gehiagorako: https://www.alava.net/botha/Boletines/2015/145/2015_145_05307_C.pdf


URDUÑA

Udalak I. erakusleiho txapelketa antolatu du gabon hauetarako.


DONOSTIA

Miramongo basoko hobetze lanak 1,2 miloitan konkurtsora atera dira.


BAIONA

Abenduaren 21etik urtarrilaren 3rat, biak barne, “Lauga” igeritokia itxirik egonen da.


ABLITAS

“El Villar” izeneko k.o. I. eta V. mende bitarteko arkeologia indusketan 2015eko III. ikastaroa burutzen ari dira, bertan hamabortz bolondres ari direlarik.