HENDAIA

Hiriko gazte talde batek auzapezari gaztetxea eskatu dio. Antza denez, Baionan jorraturiko bideak aukera zabalagoak eskaini dituela uste baitute.


ELINBERRI

Andoni Uzkeda Mateo-ren agiri berria irakurgai.


Bentako komuna

Arratsaldeko bortzetan geratu gara herriko plazan biltzekotan. Goizeko partida ikusita, bidean bazkaltzea xedatu dugu. Betiko bentetan eskatu dugu tokia. Leku ona da, gure jomugatik hurbil dago eta sukaldari bikaina dute. Gaur, aldiz, ez nago hagitz…


ARAKIL, ARANATZ, BURUNDA

Nafarroa Garaiko gobernuak 250.000 agindu du aipatu lurraldeak bizkorrago gara daitezen.


ARABA

Abenduak 31-a arte egongo da zabalik epea, genero bortizkerian espezialitatuak dauden eta zerbitzu psikologikoak ematen dituzten enpresen lizitazioan parte hartzeko.


ZALLA

III. kirol jaia ospatu da Zallan, bertan herriko kirolari onenak saritu dituzte: Unax Páramo, Julen Urkijo, Mario Muntean, Iker Angulo, Mikel Gutiérrez eta Daniel Colliga, Amara Santibáñez, Beñat Martitegi, Naiara eta Ane Lide Galindez, Andere…


ZIZURKIL

V. Eskuz binakako Zizurkilgo pilota txapelketaren finaletan Babarro – Ibarluzea (benjamin), Amiano – Orbegozo (alebin), Izagirre – Garcia (infantil) eta Zabala – Zubeldia (kadete) izan dira garaileak.


LAPURDI

Azkaine, Donibane Lohitzune, Hendaia, Sara, Senpere eta Ziburuko postariek greba egin eta, hondarrean, zuzendaritzarekin ituna sinatu dutela ezagutarazi dute.


KADREITA

Nafarroa Garaiko odol emale elkarteak Angel Fernandezi, Jesus Maria Pegenauteri eta Lorenza Rosi urrezko domina eman die. Halaber, Santiago Garciari, Blanca Lopez de Parizari eta Lucia Rubiori zilarrekoa eskaini die.


ASPARRENA

Behin betiko onarpena eman zaio materiala mailegatzeko eta lokalak erabiltzeko ordenantzari.