ARRATIA

“Zu bai zu, talentu lehiaketa”n parte hartzeko urtarrilaren 30era arte aurkeztu daitezke 5 minutu gehienezko lanak. Oinarriak www.igorre.net web orrian.


USURBIL

Udalak herriko eragileekin gobernu programa eta 2016rako aurrekontuak osatzeko bilera erronda abiarazi du.


ELINBERRI

‘Noleskine’ -ren agiri berria irakurgai.


Bizitza I

Bizitza: kolore urruneko adatsak eta irria hortz artean daramaten neskato urdinez beteriko sutontzia.


BAIONA

Bertan elkarturiko Laborantza Ganbera, Merkataritza nahiz Industria Ganberak eta Ofizialeen Ganbera hiri elkargo bakarraren alde ageri dira.


TUTERA

Luis Salcedo sukaldariak IV. “Cocinando nuestros sabores” izeneko lehiaketa irabazi du, makailuz prestaturiko sorkuntzari esker 6.000 eskuratuz.


KARKAMU

Gasteiz ondoan dagoen herri txiki honetan, datuak babesteko lege organikoaren fitxategian deklarazioa egin dute.


GERNIKA – LUMO

Udalak 65.000 inbertitu ditu Urbieta kirol gunea hobetzeko. Bertan arbitroentzat bi aldagela egokituz eta futbol zelaiako ureztatzeko zirkuitua hobetuz.


MUTRIKU

Badator abendurock XI. edizioa. Kontzertu, erakusketa eta zine emanaldi guztiak gaztetxian izanen dira. Argibide gehiago www.mutriku.eus web orrian.


MADDI OIHENART

Zuberotar abeslariak herri musika oinarritzat hartu duen diska karrikaratu berri du.