DEBA

Gabonak amaitutakoan bukatuko dituzte Gurutze santuaren ermita zaharberritze lanak.


KANBO

Urtarrilaren 5ean mediateka berriz ere ireki dute, baita maileguak ahalbidetu ere.


LAUDIO

Urtarrilak 15ean DBH 4. mailako eta Batxilergo ikasleei zuzenduriko eta ikastolak antolatutako Orientazio akademiko eta profesionalerako 6. azoka ospatuko da.


ATXONDO

Argiteri publikoaren arazoari aurre egiteko 2016ko aurrekontuetan inbertsioa egingo da, 60.000 eurokoa.


EIBAR

2015ean hiriko 29 langabeturen kontratazioa bultzatu du Udalak.


TAFALLA

Neguko txapelketa finaletako pilotari nagusiak: Xabier Villar, Oinatz Legarda, Ekai Vicente, Hodei Cipres, Oier Lizarraga, Eneko Ruiz eta Andres Pernaut. Ildo beretik hauek bigarren tokia eskuratu zuten: Urko Sota, Aritz Pascual, Aitor Armendariz, Eneko Legarda,…


PEIO LARRALDE

Pilotariak Donibane Garazin “Superprestige” txapela eskuratu zuen.


ONDATEGI

6 poligonoko 1250 lurzatian egurra salmentan jarriko da utarrilak 12-a arte. Hasierako zur-sortaren balioa 5 eurokoa da.


BIZKAIA

Bizkaiko trinkete txapelketan Alvear pilotari durangarra txapeldun.


BURUNTZALDEA

Motxian eby-ko saridun nagusiak “Udazkena” eta “Euskal euria” esketxak izan dira.