DONEMILIAGA

Ingurumen eta hirigintza sailak egindako ingurmen txostena: http://www.alava.net/botha/Boletines/2015/142/2015_142_05241_E.pdf


LEIOA

2016ko Umore azokak bertan parte hartzeko 424 proposamen jaso ditu. Urtarrilaren 14ean emango da ezagutzera parte hartuko duten konpainia eta ikuskizunen zerrenda.


ZERAIN

Oiharte sagardotegiak bere produktu berria aurkeztu berri du, Ama Oiharte apardun sagardo naturala.


ALFARO

Mario Martinez olerkariak “Bajo el umbral de lo incierto” aurkeztu berri du.


HENDAIA

Euskararen Plan Estrategikoari buruzko bigarren bilkura publikoa burutu berri dute.


ZALDUONDO

Udalak, garbiketako lanpostua kentzeko kudeaketak hasi ditu.


LAUKIZ

“Laukiz, bizimodua eta ohiturak” liburua aurkeztu berri dute herrian.


ZALDIBIA

Abenduaren 13tik aurrera atez atekako zabor bilketaren egutegi berria hurrengoa izango da: Igandeetan ontzi arinak, astelehenetan organikoa, astearteetan papera eta kartoia, asteazkenetan ontzi arinak eta errefusa, eta ostegunetan organikoa. Kuboak 20.00etatik 6.00etara atera beharko dira.


TUTERA

UNED gelak Nafarroa Garaiko xake talde txapelketari dagokion hondar txanda jaso du, Orvinak irabazi duelarik.


BAIONA

2016ko jaiei loturiko afitxa dela medio jada lanak aurketzen ahal dira.