Odolaren usaina – Mikel Antza

“Azal zurikoa zen. Gure mendietako betiereko elurraren zuriaren pareko. Arroz-hautsen beharrik ez zeukan haren bisaiak. Arroserantz lerratzen zen zuritasun hartan ezpain haragitsu gorriskak sortzen ziren. Eta begietan esmeralda bi zituela pentsatu nuen segituan. Inori grisez…


GOIZUETA, LEITZA

Mandoegi alderdian sute handia jasan dute, basoa kiskali eta hainbat animalia nahiz zenbait abere hil direlarik.


ARAMAO

Abenduak 28-an, zabor haundien biketa egingo da. Zaborra bota nahi dutenek 945 290390 telefonora deitu beharko dute aldez aurretik.


SESTAO

Harrobietako txakurgunean argi gehiago jartzeko lanak egingo dira, hamabi farola gehiago jarriz.


DONOSTIA

10.000 etxebizitzek % 15 gutxiago ordainduko dute organikoak birziklatzeagatik


XÜBÜKOTA

Lüxi Aguergarayk eta Marion Cazenavek izen horrezaz jantziarazi duten euskal haurtzain etxea urtarrilean Maulen irekiko dute. Argibidea: xubukota@gmail.com


MENDIGORRIA

Udalak 2016ko aurrekontua, plantilla organikoa, tasak, prezio publikoak nahiz zerga-tasak onetsi ditu. Halaber, plan berezi zein arau subsidiarioetan zenbait aldaketak burutu ditu.


AIARA

Gabonetako literatura lehiaketaren saridunak, hauek izan dira: 6-8 urte bitarteko kategorian: Alaitz Ibarra (lehenengo postuan) eta Lexuri Abrisketa (bigarrenean). 8-10 urte bitarteko kategorian: Amaia Vacelar (lehenengo postuan) eta Jurgi Abrisketa (bigarrenean). 10-12 urte bitarte kategorian:…


ZARATAMO

Mikel Urrutikoetxea Zaratamoar eskupilotariak aurten bi txapela irabazi ditu, buruz burukoa eta lau ta erdikoa. Olaizola II eta Irujo gaindituta hurrenez hurren.


ANDOAIN

Jose Luis Etxeberria Urrutia txistulariak “Olazabalen bidea” saria jaso du.