SANTURTZI

Udal ikuskizun eta aisialdi jardueren itxiera ordua bi orduz luzatuko da abenduak 15 eta urtarrilak 9 bitarte.


HONDARRIBIA

Abenduko zubian 1.774 pertsonek bisitatu zuten turismo bulegoa.


KEPA ETCHANDY

Argazkilari ezagunaren irudiak Seaskak prestatu duen 2016ko egutegian paratu dituzte.


LUCIA PEREZ

Zangozar ikaslea “faba” erregina hautatu dute, urtarrilaren 16an ekitaldia burutuko dutelarik.


IRUÑEA OKA

Abenduak 25 eta urtarrilak 1-ean ez da autobus zerbitzurik egongo. Abenduak 24 eta 31-an ordutegi aldaketak egongo dira.


SESTAO

Sestaoko merkatarien elkarteak Udalaren babesarekin aurten ere Sestao Ilusiona erakuslehio lehiaketa antolatu dute. Irabazleak 400ko saria eramango du. 26 negoziok eman dute izena eta irabazlea urtarrilaren 21ean ezagutara emanen da musika eskolako areto nagusian.


ZARAUTZ

JM jostailu dendak 20 urte bete ditu.


ITSASU

“La Nive” artamendu gunearen inguruko lan arazoak bukatutzat jo dituzte, funtsean langile gehienak karrikaratu bide dituztelarik.


ELINBERRI

Andoni Uzkeda Mateo-ren agiri berria irakurgai.


Jaietan

Jaione gelako giro okaztagarriak nardatuta ohetik jaiki da. Janzten ari deno Josetxori so dago. Zurrunka ari da. Ahoa zabal-zabalik dauka eta darion kirats karminduak den-dena mikazten du. Batek daki zer edanen zuen. Goizeko seietan iritsi…