BERBINTZANA TALDEA

Urtea 2015eko amaierako berri onekin hasi gara, TXARRIN batzuk parte hartu zuten kirol lasterketan protagonistak izan zirelako: – Joseba Marín Vidondok jokatzen zuen taldeak “Campeonato 24 horas de Fútbol Sala de Peralta-Azkoien” irabazi zuen. –…


BERBINTZANA TALDEA

Abenduaren 24ean, OLENTZERO BERBINTZANAra iritsi zen!!! TXARRINEK menditik plazara lagundu zioten, non POLKA PIK eta TXAPELUA dantzatu zituzten. Ondoren, OLENTZEROk opariak banatu zituen.


ZALDUONDO

Behin betiko onarpena eman zaio euskara ikasteko diru-laguntzen ordenantzari.


BARAKALDO

2017ko amaieran Alkartu ikastetxean berritze lanak burutuko dira, Eusko Jaurlaritzak bere gain lanak hartuz.


AZKOITIA

Urteko kirolaririk onenaren saria jaso du Jone Zabaletak.



HENDAIA

Urtarrilaren 16an, hiri barneko lehen mailako eskolan, 11:00etan, danborradaren entsegua burutuko dute.


SUBILLA MORILLAS

Industri nabe bat egokitu nahi dute haragirako erabiltzen diren behiak tenporalki egon daitezen.


BAKIO

Urtarrilaren 5ean umeentzako tailerrak txakolingunean 11:30-13:30, “Pasteleruek” izenpean.


GIPUZKOA

Bertsolari txapelketako finaleko emaitzak: 1. Beñat Gaztelumendi (1012 puntu); 2. Alaia Martin (993 puntu); 3. Agin Laburu (614 puntu). 7.000 ikus-entzuletik gora elkartu ziren Ilunben pasa den abenduaren 19an jokatutako finalean.