AMURRIO

Kultur etxea dinamizatzeko zerbitzuak eskeintzen dituzten enpresei zuzendutako lizitazioa ireki da. Eskaerak urtarrilak 3 arte aurkeztu daitezke. Informazio gehiagorako: www.amurrio.org/perfil del contratante


ABADIÑO

San Blasetan lana egin nahi izanez gero Udaletxean izena eman urtarrilaren 4tik 15era 9:30etatik 13:30etara. Eraman beharreko agirien kopiak: langabetu txartela, nortasun agiria, bakoitzaren banketxeko kontu zenbakia eta gizarte segurantza zenbakia.


BEASAIN

San silbestrea dela eta abenduaren 31n trafiko mozketak izanen dira. 10:15etatik aurrera Nafarroa etorbidea 1etik-25era, trenbide kalea eta Joan iturralde kalea nahiz Erauskin plaza itxitak egongo dira 13:00ak bitarte.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Zuntza optikoa 2016 bukatu aurretik erabili ahal izanen bide da.


Plum Cake

Osagaiak: 200 g gurin 200 g azukre 3 arrautz 250 g irin 100 g konfitaturiko fruitu 50 g Corintoko mahats-pasa Gatza Kopa bat koñak Azukre hautsa. Egiteko modua: Lehenengo gurina eta azukrea irabiatu harro edo…


ELINBERRI

‘Lapiko artean’ -en errezeta berria irakurgai.


BAIONA

2016ko martxoaren 12an, 20:30etan, Eduardo Zubikoa nafar tenoreak kantaldi lirikoa eskainiko du, adin tikikoek sarrera doan ukanen dutelarik. Sorozabal, Guridi, Usandizaga, Arrieta entzungai…


GASTEIZ

Urtarrilak 9-tik martxoak 19-ra arte, larunbatero 10:00-etatik 12:00-etara zuhaitz zein zuhaizkak modu ekologikoan hezitzeko ikastaroa egongo da gizarte etxe desberdinetan. Izena emateko www.vitoria-gasteiz.org orrialdera jo.


AULESTI

Urtarrilaren 4ean gazteentzako tailerra erabilera anitzeko gelan, 9:00-15:00. “Mugak lausotzen”, izena emateko azken eguna abenduak 30.


AZPEITIA

Alberdi etxea guneko aparkaleku berria martxan da dagoeneko, Alde zaharreko aparkaleku arazoari irtenbidea emateko.