ALFARO

Azaroan Errioxako Giza Bolondres Federakuntzak bolondresendako oinarriko formakuntza ikastaroa eskaini du.


HENDAIA

“Gu Geu” edizioa hasi da.


ITSASONDO

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute abenduaren 19rako 9:00-13.30etara eskolako aterpean. 15 urtetik gorako emakumeentzako. Izena Kaxintanen eta Lurdes janaridendan eman daiteke edo 943881170 telefonoan.


GUEÑES

Eusko Jaurlaritzak Gueñeseko bigarren hezkuntzako institutu berria egiteko 5,13 miloi eman ditu.      


ARABA

Mahastiak landatzeko eskubideen eskualdaketaren eskaera egiteko epea, abenduak 15-ean bukatuko da.


FORUA

Urberuaga auzoko argiak hobetuko ditu Udalak, segurtasun gehiagorako eta erginkortasun energetikorako.


HONDARRIBIA

Sareuskak bigarren urtez jarraian “Mintzodromoa” ekimena antolatuko du, aurten Hondarribian abenduaren 3an izanen da 10.00-12.30. Euskararen egunarekin batera.


LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Balizko urrearen ustiatzekotz asmotan dabilen proiektua dela medio, lan horien aurkako bi mila sinadura baino gehiago bildu dute.


ARBIZU

“Alerta Gorria” musika taldeak “Piztia Basoan” bigarren diskoa karrikaratu berri du.


GAUBEA

Omezilo ibaiaen ertzean dauden makalak mozteko baimena eskatu dute. Norbaitek kexarik balu, abenduak 23-a baino lehen egin beharko ditu erreklamazioak.