ERRIGOITI

Bizkaiko udalen ekonomia saneatzeko helburuarekin Foru Aldundiak Udalari 357.059,19ko diru laguntza emango dio.


IRUN

Euskararen egunean abenduak 3an Hondarribian, “Mintzodromoa” ekimenean parte hartzeko izen emateko epea Irungo Udalean azaroak 30ra arte izanen da.


SEASKA, BAIONA

2017an lizeo berria hirian ireki nahi dute.


ELINBERRI

‘Edertasuna’-ren agiri berria irakurgai.



OIBAR

Gizarte langileak erretretan direnendako kazeta berria karrikaratu du.


AGURAIN

Udalbatzak arautegi organikoa behin betiko onartu du. Bertan zera dio, honako erakunde eta sozietateetan hartuko duela parte: — Aguraingo Kuadrillan — Lur Lautada XXI SA sozietatean — Aniturri institutuko eskola kontseiluan — P. Lope de…


ERMUA

Udal aurrekontuetarako iritzia eman ahal izateko aukera ezberdina dute herritarrek. Alde batetik extean jasoko dituzten galdetegiak bete eta abenduak 6ra arte helaraziz edo webgunean ( www.ermua.es ) dagoen galdetegi digitala erantzunez.


HONDARRIBIA

Hurrengo urterako tasa publikoak izoztea onartu du Udalak.