FIDELA BERNAT

“-Nola deitzen zra?

-Fidela Bernat.

-Zer gisa zu?

-Onki ta horrek?

-Anitx onki.

-Aaa! Pues hobe, hobe, orai erraitan diar orai zukez? yikez?…

-Etxekoak onki dreia?

-Orai artian bai, eztakiar, daudenak korietan.

-Noiz sortu zintzen?

-Non sortu?

-Noiz eta non.

-Kan, Uztarrozen, Uztarrozen eta badiar hirorogeitamar urte…, orain erran zan zomat urtez bizi nazela.

-Orai non bizi zra?

-Orai keben.

-Uruñean?

-Bai, badiezu hogeita… hoitairor edo laur urte ni naguela keben. Xoaitan gitun hidiara…

-Batzua osagarri?

-Ni bai, anix, sobra, xatan bitur anitx. Entelegata duna?

-Dirua, sosa, nondik atratzen zren?

-Aaa! ordian deusere, ene… etsean, ekutan balin bazein ehin… ehin, ehin duro kajonian, zia abrats, entelegatu duna zer erran duran? Baia orai… zentimo. Orai millonak.

-Etxean trabajatan zunien?

-Bai, mendian, eta haur bat titian eta bezte bat… sueloan, kor; mendian! xoaitan ginzenian trabajatra, entelegatu duna? Nik egin diar atxurrareki… kori… atxurrareki eta onki, eta egita. Eta fajoak eramaitan guntia burian llarrainiara. Kan elzukatan gunia.

-Bizi, Uztarrozen?

-Bizi Uztarrozen, bai; mendian… karrote bateki ardien aitzinean, entelegatu duna? Bar dia laguntu… mendian, bitago anix lan mendian, lurra eramaitan dien anix tenpra… egitako guzia.

-Gizona ardiareki Erribra aldera?

-Aa! Erribrara xoaitan zia gizona, Erribrara, eta gu neskatoak, bai, umiak Franziara ezpartiña egitra, baia gero xin zia gerra, kan, eta baratu ginzia urte bat edo bi akabartio gerra, eta gero xoaitan ginzia, baia kontrabandoz xoan nindia behin”.