PRIMADERAKO LILIAK

Mixel Labéguerie (1921-1980)

 

Primaderako liliak goizik ziren loratuak.
Urte hartan gertatu zen
Pazko erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
Ezkontarazi gaituzte
ez zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarri eman biziko uztarri
ezkilak zeuden isilik
nik ez baitakit zergatik.

 Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.

Ezkontarazi gaituzte
ez zintudalarik maite.

Ez zuten egin boleran, menturaz ziren Erroman
ez ziren gure lekuko
ez izanen bataioko.

Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
Ezkontarazi gaituzte
ez zintudalarik maite.

Nonbait balinbada zeru, gure haurra da aingeru
aingeru zeruan bainan
umerik ez ohantzean.

Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
Ezkontarazi gaituzte
ez zintudalarik maite.

Bihotza hotzez kaskaran nago beroaren menturan.
Etor bedi primadera
kanpoak diten berriz lora.

Gaituzte ezkontarazi, elgarregin behar bizi.
Ezkontarazi gaituzte
behar dugu elkar maite.