GAZTA TARTA

Osagaiak:

  • Ontzi edo terrina bat igurtzeko gazta 250 gramo
  • 600 ml esne-gain likidoa
  • Baso bat esne
  • Mamia egiteko hauts zorro bat
  • Baso bat azukre
  • “María” motako gailetak
  • Gurina
  • Fruitu-gorri marmelada

Egiteko modua:

Alde batetik, tarta jarriko dugun ontziaren hondoa gurin eta gailetaz estali. Horretarako, gailetak ongi txikitu ondoren (eskuz edo irabiagailuaren laguntzaz), gurin urtua gehitu, masa trinko baina malgu bat lortu arte oinarri moduan jartzeko haina. Gaileta eta gurin gehiago gehitzeko aukera dago, eman nahi zaion altueraren arabera. Azkenik, zabaldu ontziaren hondoan uniformeki goilare zein espatula baten laguntzaz, baita eskuz ere.

Beste alde batetik, gazta, esne-gaina, esnea, mami hautsa eta azukrea lapiko batean nahastu eta sutan jarri irakin arte. Aurretik gailetaz hornitutako ontzian bota eta hozten utzi mamitu arte. Hoztu ondoren, jarri gainetik marmelada eta gozatu kuadrilan eragingo duen harrera bikainaz!