Gure esku dago

Komunikabideek etengabe esaten digute non gauden, batzuetan esplizituki eta beste askotan inplizituki. Gu konturatu ez arren, gure herritartasuna Espainiarra edota Frantsesa dela esaten digute etengabe.

Bakoitzak bere naziotasuna arras argi izan dezakeen arren, etengabeko bonbardaketa mediatiko batean bizita, eragin zertxobait dauka pertsona ororengan. Nik argi izan dezaket ardo naparra gustuko dudala, asko gainera, baina, komunikabideek “Ribera del Duero” ko ardoa hobea dela esaten badidate etengabe, noizbait, seguruena probatuko dudala.

Ongi dakigun moduan, umeak belaki baten antzekoak dira, etorkizunean zer eta nolakoak diren modua eraikitzen ari dira. Beraz, komunikabideek helduoi iritzia aldatzen lortzen badute, umeengan zein eragin izatera ailegatu daitezke?

Berebiziko papera daukagu etorkizunean irakasleak izanen garenok gai honetan. Izan ere, gure ardura ez da hezkuntza politizatzea, ez. Baina, umeek jasotzen bonbardaketa horri nork eginen dio aurre? Ez al da gure ardura hezkuntza euskaldun eta aldi berean Euskal Herria ardatz duen Hezkuntza Sistema bultzatzea?