Izen Abizenak

Askotan galdetu ohi didate zer motatako nekazaritza egiten dudan; ekologikoa, naturala… zigilu ofizialik erabiltzen ez dudanez (eta zorionez nire produktua plazaratzeko orain arte ez dut beharrik izan), ekologiko hitza ezin dut erabili, antza. Egia esan, bost axola! “Naturala” abizena jartzea erabaki nuen, zentzu batean ahalik eta era naturalenean ekoizten saiatzen bainaiz. Ahalik diot, ezen XXI. mendean egonda, ezinezkoa baita eskura daukagun teknologiari uko egitea, furgoneta edo traktore bat kasu, nahiz eta hauek kutsadura bat sortu (inori ez zaio burutik pasatzen asto eta gurdi batekin banaketa egitera joatea…). Teknologia hor dago, ez diogu muzinik eginen, gakoa erabilera motan datza.

Abizenen kontura bueltatuz, azken aldi honetan neure buruari bueltak ematen ibili naiz eta abizenik gabe geratzea erabaki dut. Orduan, zer da nekazaritza? Nire ustez hortxe dago gakoa; abizenean baino, izenean.