GUTXIENEZKO SOLDATA MINIMOA ETA LANGABEZIA

Gutxienezko soldata minimoari buruz hitz egiterakoan, langileak babesteko neurri batez ari gara, langileek miseria batengatik lan egin ez dezaten. Hala ere, babes neurri hau ezartzerakoan, gehiegizko eskaintzaren egoeran aurkituko da lan merkatua; hau da, langileek lan ordu asko edota lan kopuru handia egitera prest egongo dira eta enpresariek, aldiz, ez dituzte langileak kontratatuko nahi. Era berean esanda, gutxienezko soldata minimoarekin langabezia sortzen da. Honek hurrengo eztabaidaren aurrean ipintzen gaitu: zer hobesten da, langabezia egotea ala langileak bidezkoa ez den ordainsari batengatik lan egitea?

Argi dago, lan merkatuak gai izan beharko litzatekeela biztanleri aktibo osoarentzako adina lanpostu sortzeko, eta horrela, esplotazioaren kontrako neurriek ez lukete langabezia sortuko. Zoritxarrez, gaur egungo munduan, hori hipotetikoa dirudi.

Hori dela eta, eztabaida honek sortzen duen arazoari aurre egiteko, lanaren aldeko neurriak sortu ziren, eta horien artean, lan merkatutik ateratzeko bidea erraztea, lan merkatuan sartzeko zailtasunak jartzea, dagoen enplegua banatzen saiatzea, enpresei inbertsio publikoak zein diru laguntzak ematea eta bete gabe geratzen diren lanpostuetarako formazioa planak proposatzea aurkitzen ditugu. Ondorioz, nahiz eta lan merkatuak beharrezkoak diren adina lanpostu ez sortu, lanaren aldeko neurriak izango dira gutxienezko soldata minimoak sortutako langabeziaren arazoaren erantzun.