Bateragarriak al dira natura eta garapena? (II) – Olaia García

Bateragarriak dira natura eta garapena. Nire ustez bi kontzeptu hauek bateragarriak dira puntu batera arte. Momentuz garapena eta natura bateragarriak dira, garapenak aurrera egiten ari delako eta natura ez da bukatu, baina iritsiko da momentu bat horrela jarraitzen badugu natura eta garapena ez direla izango bateragarriak, naturarik ez delako egongo, orduan momentu horretan zerbait egin beharko dugu lurraren baliabideak ez agortzeko. Garapena aurrera egin ahala, gero eta eremu natural gutxiago daude munduan, eta hori horrela jarraitzen badu azkenean ez da geratuko natura munduan. Horregatik esaten dut natura eta garapena bateragarriak direla puntu batera arte, espero dut puntu horretara ez iristea, lotsagarria izango zelako ikustea nola desegin dugun gure planeta, gure bizitza.