Azken kafea

Epa, Miriam, kaixo! Zer moduz zaude? Ongi?”

Bai, ene!”

Irriñoa egin eta nire pausoarekin jarraitu.

Aizu, itxoin. Entzun duzu zerbait Luluri buruz?”

Irriñoa ezabatu da. Biratzen naiz.

Luluri buruz? Zergatik, ba?”

Lanpetuta egon naiz beti. Beti lanpetuta, eta beti ezer egin gabe.

Egia esan, ez;” -segitzen dut- “urte hartan jadanik ez naiz berarekin klasera joan. Baina susmo txarra hartuta nago, nire nebak esan zidalako bera ez zela joan akademiara azken astetan, eta ohartarazi gabe.”

Irakasleak ni begi goibelez begiratzen nau.

Hospitalean dago. Iktus bat eman dio. Etxean aurkitu zuten axolagabe.”

Klasean sartu. Eseri. Iosuri begiratu.

Zer gertatzen da?”

Begi politakditu. Urdin urdinak, Donostiako urak bezala.

Nire ingeleseko irakaslea. Hospitalean dago”.

Eta hasi naiz kontatzen.

Ez, nire irakaslea da, bakarrik… Baina, bueno, urte asko dira niretzat. Uste dut lau direla. Edo bost… Izan daiteke?”

A

rratsaldean pabiloiara joan naiz nire nebarekin eta margarita hori eta lilekin. Ateratzean, bihotzak jarraitzen du taupadak ematen. Garuna da ezberdin dagoena.

Bai, ama, berarekin joango naiz kafea hartzera… Ez, gaur ez, nire lagunarekin aterako naiz eta… Agian bihar… Edo bi astetan… Ez dakit. Baina, jakina, joango gara.”

Bizitzan gauza guztiak geldi geratzen diren momentuak daude. Zure geografikako froga ez da hain inportantea, ezta mutil hau, ezta erosi behar duzun poltsa berria. Momentu hauetan konturatzen zara zein tontakeriak egiten dituzun zure denboraz. Momentu hauetan da denbora-makina edukitzea desiratzen duzunean.