Mus txapelketa Berbintzanan

Ostiral honetan, urtarrilak 22, 2016KO BERBINTZANAKO I. MUS TXAPELKETA ospatuko da, BERBINTZANA TALDEAK antolatuta:

●Txapelketa 22:45tatik aurrera LA TABERNAN ospatuko da.

●Interesatuak daudenak txapelketa hasi arte izen eman dezakete.

●LA TABERNAN apuntatu zaitezke.

●Prezioa: 20€ (bikote bakoitzeko).

●Parte hartzen duen bikote bakoitzari ardo botila bat oparituko zaio.

●Saria: Bikote irabazleak bi txapela irabaziko ditu eta NAFARROAKO TXAPELKETAN jokatzeko aukera izango du (parte hartzaile kopuruaren arabera, bikote batek baino gehiagok Nafarroko Txapelketan jokatzeko aukera izango du. 4 bikote = Ordezkari bikote 1 2. Fasera).

Txapelketa hau EUSKAL HERRIKO VIII. MUS TXAPELKETA-KO lehenengo fasea izango da, eta hiru fase ditu:

●1. Fasea (Berbintzana): BERBINTZANAKO I. MUS TXAPELKETA.

●2. Fasea (Iruñea): Herri bakoitzean irabazi duten bikoteekin Nafarroko txapelketa ospatuko da non irabazleak Nafarroako ordezkariak izango diren Eukal Herriko txapelketan (3. Fase).

●3. Fasea (Urdiñarbe Zuberoa): Martxoraren 5an (larunbata) herrialde bakoitzean (Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa) irabazi duten bikoteek EUSKAL HERRIKO

VIII. MUS TXAPELKETAren finala jokatuko dute.