Ahoberokeria

Argi dago alkohol gehiegi edaten denean, hobe dela iruzkinik ez egitea.

Senar-emazte batzuk jai batetik itzultzen ari ziren, eta, etxera iristean, eskaileretan gora hasi ziren, emaztea aurrean eta senarra atzean. Senarrak, irentsitako alkoholak oilartuta, honako hauxe bota zuen:

-Maitea, a zer ipurdia daukazun! Garbigailu bat ematen du!

Emazteak ez zion deus ere erantzun, hortzen artean zer edo zer murduskatu, eta logelaraino jarraitu zuen igotzen. Minutu batzuk geroxeago, ordurako ezkontideen ohatzean zirela, senarra emaztearen bizkarraldera hurbildu zen maitekor, belarrira honako hauxe xuxurlatzen zion bitartean:

-Laztana, amodioa egiteko gogoa daukat…

Emazteak, zirkinik ere egin gabe, erantzun zion:

-Horren janzki txikirako ez dut jartzen martxan nik garbigailua… garbi ezazu eskuz…!