2016 Bidea

“2016 BIDEA” proiektuak Euskal Herria 32 etapetan zeharkatuko du aurtengo martxoa eta urria bitarte.

Club Vasco de Camping Elkarteko ekimen bat da eta Euskal Herria 32 etapetan zeharkatzeko helburua du. Etapak igandero izango dira eta kultur egitarau batekin lotura izango dute, ondorioz, mendizaleek etapa bakoitzaren hasieran, bukaeran eta bitartean ikuskizun desberdinetaz gozatzeko aukera izango dute.